GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-07
Dantza kopla generoa erakutsiko dute V. Nazioarteko Trikitixa Jaialdian
Bi xede dituztela erran du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakari Alaitz Telletxeak: nazioarteko izaerari eustea eta trikitia eta euskara lotzen dituzten dantza koplak ezagutaraztea. Emakume pandero-jotzaileak hasi ziren abesti horiekin erromeriak alaitzen, soinu diatonikoa gure herrira iritsi baino lehen. Kantaera hori berreskuratu nahi dute.

DONOSTIA

Hainbat kantaerak eginen du bat larunbat honetan Donostiako Kursaaleko ganbara aretoan. Chaozinha ahizpak etorriko dira Portugaldik, Julian eta Ion Cobzaru lehengusuak Errumaniatik eta Cathrin Alisch Alemaniatik. Etxeko artistak ere gonbidatu dituzte jaialdira. Aurreneko urtean soinu handia izan zen protagonista, bigarrenean dultzaina, hirugarrenean perkusioa eta iaz belaunaldi gaztea. Oraingoan dantza koplak zabaldu nahi dituzte lau haizetara.

«Dantza kopla generoa benetan garrantzitsua da, trikitia eta euskara uztartzen dituelako», azaldu zuen atzo Alaitz Telletxeak. Soinu diatonikoa Euskal Herrira ailegatu baino anitzez lehenagokoak dira koplak. Andreek abesten zituzten erromerietan, panderoaren laguntzaz. Errepertorio oso luzea izaten zuten, hiru dozena pieza baino gehiagokoa, eta mikrofonorik gabe aritzen ziren.

Euskal ordezkaritza zabala izanen da Kursaaleko bestan. Xabier Amurizak Bizkaiko kopla zaharren berri emanen du, Mixel Ducau gitarra-jotzailea lagun duela. Biziak eta alaiak dira doinu zahar horiek, erromerietan gorputza mugitzeko sortu zituztelako bereziki.

Familiakoekin eta jai giroan kantatu ohi du Mertxe Oliden oriotarrak, baina makina bat plazatan ezagutzen duten Lutxurdio eta Epelde bikotearekin jardunen du oraingoan. Donostiako Mentxu Alkortak, berriz, Gema Sistiaga pandero-jotzaileak eta Izer trikitilariak lagunduta abestuko du. Kantaerari garrantzia eman nahi izan diotelako gonbidatu dituzte ahots indartsuko bi andre.

Baina bertaratutakoek ez dituzte kopla zaharrak soilik adituko, Arrasateko Gose hirukoteak trikitia eta elektronika elkartuko baititu. 2004an hasi zen Ines Osinaga Iñaki Bengoarekin eta Tadeosekin batera erritmo lasai, dotore eta malguak sortzen, eta plazerra da beretzat jaialdian izatea.

Artista horien guztien emanaldira joan nahi duenak eskuragarri ditu sarrerak Donostiako Elkar Megadendan, trikitilari elkartean (943832828 edo trikitixatrikitixa.net) eta larunbatean Kursaalen ere bai.



Kursaala, kanpoko doinu zaharren topaleku
M. I.
DONOSTIA

Portugalgo Chaozinha ahizpek ahozko tradizioko doinu zaharrak ekarriko dituzte Gipuzkoako hiriburura. Gondarem bailaran bizi dira laurak, Minho ibaiaren ondoan, eta uztak bildu bitartean kantatzeko ohitura izan dute beti. Joao Barrigas eta Lopes d’Areosa soinu-jotzaileak izanen dituzte lagun Kursaalen, baita trancanheta perkusio berezia astintzen duen Joaquim ere. Julian eta Ion Cobzaru lehengusu errumaniarrek ere hagitz ongi barneratua dute tradizioa. Gazterik ekin zion Julianek soinuarekin jostatzeari, eta 16 urterekin dagoeneko zazpi edo zortzi ordu ematen zituen egunean instrumentua jotzen, bere kasa beti. Lehengusuak ere soinua jotzen du, baina abestu eginen du Donostiako emanaldian.

Cathrin Alisch Alemaniako konpositore, biolin-jotzaile eta kantariak herriko errepertorio tradizionala ezagutaraziko du larunbatean, Alaitz Telletxea oiartzuarrarekin batera. Iaz elkar ezagutu eta musikak uztartzen hasi ziren. Ekainean, emanaldia egin zuten Berlinen eskuz esku.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Ana Urkijo:«Hasta aquí hemos llegado, basta ya»
Mundua
El recuento apunta a la primera victoria general sandinista en los últimos 16 años
Jendartea
Los alcaldes de Hondarribia e Irun dicen que apoyar el alarde mixto sería peor
Kultura
Ahantzitako esklaboen tragedia oroituz
Ekonomia
La CE corrige al alza la previsión de crecimiento en la UE y la zona euro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss