GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-11-07
- Belar Hockeya
Realak bakarrik lortu du garaipena

DONOSTIA

Belar gaineko hockeyan dabiltzan lau euskal taldeetatik Realeko neskek bakarrik lortu zuten garaipena. Izan ere, Atletikok eta Jolasetak, mutiletan, eta Jolasetak, nesketan, galdu egin zituzten beren norgehiagokak.

Mutiletan, Atletiko San Sebastianek denboraldiko lehen porrota jaso zuen Egararen aurka 2 eta 3 galduta. Gipuzkoarrak 25 minututan lagun bat gutxiagorekin aritu ziren, eta hori asko nabaritu zuten.

Partida hasi eta zazpi minutura Astierrek aurreratu zuen talde gipuzkoarra, baina, atsedenera joan aurretik, kanpotarrek berdinketa lortu zuten.

Bigarren zatia hasi eta segituan, Astierrek donostiarren bigarren gola egin zuen, baina kanpotarrek berriro ere berdinketa egin zuten. Kolpe handia, handiegia izan zen Atletikorentzat, eta Egarak hirugarren gola egiteko aprobetxatu zuen, horrela garaipena eskuratzeko, eta ordura arte Atletikorena zen laugarren postua eskuratzeko.

Gizonezkoen Ohorezko Mailako beste euskal taldeak, Jolasetak, maila berriari tamaina hartu ezinik jarraitzen du, eta 3-0 galdu zuen Atletic Terrasaren zelaian. Kataluniarrak bizkaitarrak baino hobeak izan ziren. Askoz ere aukera gehiago izan zituzten, eta amaieran merezitako garaipena eskuratu zuten. Getxotarrek gogor jarraitu beharko dute lanean, heldu den urtean ere maila nagusian jokatzeko.

Neskak

Nesken Ohorezko Mailan, Realak 0 eta 2 irabazi zuen Ourenseren zelaian, baina askoz ere gol gehiago sartuta etxeratu izan balira ere, inor ez zen harrituko, zuri-urdinek gol aukera asko galdu baitzituzten alferrik. Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan ziren lehen minututik, eta lehen zatian golen bat egiteko sei aukera garbi ukan zituzten, baina markagailua mugitu ere egin gabe joan ziren atsedenera.

Bigarren zatian gauzak ez ziren batere aldatu, baina, gutxienez, bi gol egitea lortu zuten euskaldunek. Lehenengoa Sofia Agirre argentinarrak egin zuen, eta bigarrena, berriz, Maria Gomezek egin zuen.

Jolasetak, mutiletan bezalaxe, mailari tamaina hartu ezinik jarraitzen du, eta oraingoan ere galdu egin zuten. Club de Campo hartzen zuten etxean, eta partida zaila zuten, aurkaria sailkapeneko lehenengoa baitzen. Azkenean bizkaitarrak saiatu baldin baziren ere, ezin izan zuten, eta 1 eta 4 galdu zuten. Haiek ere lanean gogor jarraitu beharko dute, datorren denboraldian ere onenen artean jokatzen jarraitu nahi baldin badute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Ana Urkijo:«Hasta aquí hemos llegado, basta ya»
Mundua
El recuento apunta a la primera victoria general sandinista en los últimos 16 años
Jendartea
Los alcaldes de Hondarribia e Irun dicen que apoyar el alarde mixto sería peor
Kultura
Ahantzitako esklaboen tragedia oroituz
Ekonomia
La CE corrige al alza la previsión de crecimiento en la UE y la zona euro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss