GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-08
Lanbide Heziketako III. Azokak 30.000 bisitari hartu nahi ditu
Atzo goizean zabaldu zituen ateak Lanbide Heziketako III. Azokak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre -en. Lakuako Gobernuko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Departamentuak antolatzen dute azoka, eta 30.000 bisitari inguru jasotzea espero dute aurten.

BARAKALDO

Datorren larunbatera arte Barakaldoko BECen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako III. Azoka egingo dute, eta, atzo goizeko inaugurazioan parte hartu zuten ordezkarien arabera, azoka zabalik egongo den bost egunetan 30.000 bisitari inguru hartzea espero dute.

Aurtengo edizioa, gainera, berezia izango dela adierazi zuten, Finlandia, Danimarka, Mexiko eta Txileko hainbat ikastetxetako ordezkariak etorri baitira «gure Lanbide Heziketako sistema ezagutzera».

III. azoka honek 21 lan arlo ezberdinetako ordezkaritza zabala biltzen du eta batez ere ikastetxeetako orientatzaileei, Lanbide Heziketa hasteko adinean dauden ikasleei eta euren familiei zuzenduta dago bereziki. Hori dela-eta, bisitariek, zein ikasketa mota eskaintzen diren, horietatik bakoitzak zein aukera ditzakeen eta horiek zuzentzen diren lanbideetako langabezi tasak zenbatekoak diren ere bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Azokaren helburuetako beste bat, azkenik, emakumeak arlo tekniko eta industrialetako ikasketetara erakartzea da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Gose-greba hasi du berriro De Juanak 12 urte eta erdiko zigorra ezarri ondoren
Euskal Herria
Garzón ordena a las «herrikos» que entreguen datos de cuentas bancarias
Ekonomia
Los estados de la Unión Europease resisten a reforzar los límites a la jornada laboral
Mundua
Txikizioa utzi du Israelek Beit Hanunen
Euskal Herria
En libertad quince detenidos en dos «redadas preventivas» en 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss