MADRIL
Auzitegi Nazional espainoleko Lehenengo Sekzioak hamabi urte, sei hilabete eta egun bateko espetxe zigorra ezarri dio Iñaki de Juana Chaos euskal preso politikoari, 2005eko abenduan GARAn argitaratu zituen bi iritzi artikuluetan «mehatxu terroristak» daudela ondorioztatu eta gero. Epaia ezagutzera eman baino lehen, Estatu espainoleko bi egunkarik jada erabakiaren filtrazioa argitaratu zuten. Askatasunak ere goizean eman zuen aditzera De Juanak berriro ekin diola gose-grebari. Gaur honen balorazioa egingo dute Donostian.Iñaki de Juana preso donostiarrak Aranjuezeko espetxean hasi du berriro joan den urriaren 8an amaitutzat eman zuen gose-greba. Bizi osoko espetxealdiaren aurka abuztuaren 7anhasi eta 63 egunez baraualdian egon eta gero, urrian bertan behera utzi zuen borrokaldia berriro hasi du, beraz, bi iritzi artikulu direla-eta Madrilgo Auzitegi bereziak 12 urte eta erdiko zigorrera kondenatu ondoren. Irailaren 27an Madrilen izandako epaiketan, Fernando Burgos fiskalak auziaz arduratzen zen fiskala aldatu egin zuten aste berean bi zigor eskaera aurreikusi zituen De Juana- rentzat: lau urteko espetxe zigorra «terrorismoa goratzea» delitu gisa joz gero, eta, aldiz, 13 urtekoa, aretoak «mehatxu terroristak» ikusiz gero.
Aretoa osatzen zuten hiru epaileek «mehatxu terroristak» egotzi dizkiote De Juanari, eta, gainera, «larritasunezko» delitu gisa «berrerortzea» gaineratu diote, eta, horrela, 12 urte eta erdiko zigorra ezarri.
2005eko urtarrilean Fernando Grande-Marlaskak, lehenbizikoz, De Juana auzipetzea errefusatu zuen, nahiz eta gero berak auzipetu zuen. Uztailean, aldiz, Santiago Pedraz epaileak birritan ezeztatu zuen donostiarraren aurka jotzea, testuetan deliturik ez dela esanda; azkenean, epailea behartua izan zen De Juana auzipetzera.Epaia egin duten hiru epaileetako batek absolbitzea eskatu zuela diote auziaren harira filtrazioa argitaratu zuten bi egunkariek.
«Kritika politikoa»
Irailaren 27an Madrilen egindako epaiketan De Juanak berak azaldu zuen iritzi artikuluen bidez «kritika politikoa» egitea zuela xede, eta ez besterik.
Iñaki de Juanak 2004ko urriaz geroztik aske egon behar zuen ezarritako 18 urteko espetxealdia osorik bete eta gero, baina Gobernu espainolaren presioak zirela medio ofizialki emandako erredentzioak atzera bota zituen Auzitegi Nazionalak, eta espetxean eduki zuten. Alta, 2005eko abenduan argitaratu zituen bi iritzi artikuluak oinarri hartu zituen Fiskaltzak haren aurka jotzeko; behin-behineko gatibu gisa zegoen atzo 12 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri arte.
Bi hilabete pasatxo iraun zuen gose-greban, De Juanak borrokaldiaren arrazoiak elkarrizketa eta gutun bidez ere azaldu zituen. Horietan, preso donostiarrak argi zioen bere kasua oinarri harturik «gainerako euskal preso politikoei eragingo dien aurrekaria legeztatu» nahi zutela, eta «hainbeste erasoren aurrean nahikoa dela esateko beharrarekin» ekin ziola gose-grebari. Januztea eskura zuen «arma bakarra» zela esan zuen De Juanak or- duan,bestelako alternatiba bakarra «bizi osoko espetxealdia eta zaharrez kartzelan hiltzea» zela ziur zegoelako.
Bestalde, Lakuako Gobernuko bozeramaile Miren Azkarateren ustez, «albiste txarra» da De Juanak gose-greba berriro hastea, baita haren aurkako epaiaren berri «Justiziatik bideratutako filtrazioen bidez» jakinarazi izana ere.
«Si es necesario, será alimentado
forzosamente»
El ministro de Justicia español, Juan Fernando López Aguilar, dejó claro que la respuesta de su ejecutivo a la huelga de hambre que ha iniciado Iñaki de Juana será la alimentación forzosa, como ocurrió en el anterior ayuno de dos meses. «De acuerdo con la jurisprudencia del Tribunal Constitucional, el Gobierno está en el derecho y en el deber de alimentar a quien intente autolesionarse o atentar contra su propia salud y eso es lo único que procede», reiteró. -