|
|
|
|
|
Txikizioa utzi du Israelek Beit Hanunen
·joan den ostiraleko emakumeen mobilizazioa antolatu zuen diputatuaren etxea bonbardatu du
Israelgo Armadak bederatzi palestinar hil zituen atzo Gazako iparraldean, ordu batzuk lehenago Beit Hanun hiriaren okupazioa amaitutzat jo ostean. Okupatzaileek atzo egindako erasoen artean nabarmentzekoa da Jamila Shanti Hamaseko diputatuaren etxearen aurkakoa, hark antolatu baitzuen joan den ostiralean, beste emakumeekin batera, meskita batean inguratuta zeuden milizianoek ihes egitea ahalbidetu zuen mobilizazioa.
|
GAZA Beit Hanunen hildakoak ehorzten ari dira, txikizioa zenbatzen, etxerik gabe geratu direnentzako babesa bilatzen eta mendekua eskatzen. Sei eguneko erasoaldiak «Udazkeneko hodeiak» izena jarri zioten 56 hildako utzi ditu 30.000 biztanleko hirian. Eta txikizioa.Eguzkia atera baino lehenxeago jakinarazi zuten atzo goizaldean okupatzaileek Beit Hanuneko operazioa amaituta zegoela. Handik ordu batzuetara, Israelgo Armadak Jabaliako iheslari eremuari egin zion eraso eta Jihad Islamiarreko bi kide hil. Geroxeago, tanke batek Jamila Shanti Hamaseko diputatuaren etxea bonbardatu zuen. Hiru pertsona hil ziren erasoan, baina diputatua bera bizirik atera zen. Shanti izan zen joan den ostiralean mobilizazio arriskutsu bezain ausarta antolatu zuen emakumeetako bat. Israelgo Armadak makina bat miliziano meskita batean inguratuta zeuzkala jakitean, irrati kate bat erabili zuen bertara joateko deialdia egiteko, Beit Hanuneko emakumeei. Ehunka emakume elkartu ziren, eta meskitaraino joan ziren Koran liburu sakratua eskuetan zutela. Okupatzaileek tiro egin zieten arren bi hildako eta hamabost zauritu, aurrera jarraitu zuten eta miliziano guztiek ihes egitea lortu zuten. Ismail Haniyeh lehen ministroak berak txalotu zuen emakumeen ausardia eta erabakia. Atzo israeldarren mendeku ahalegina iritsi zen. Shantiren etxea bonbardatu ostean beste lau palestinar hil zituzten israeldarrek, horietako hiru Al Aksako Martirien Brigadetako milizianoak. Beit Hanunen sekulako prozesioa egin zuten atzo, erasoaldiak utzitako hemezortzi gorpu bizkarrean hartuta. Txikizioaren erdian, mendekua eskatu zuten. Errepideak eta kaleak txikituta daude, tankeek erabili ostean lokatza eta zikinkeria baitira nagusi, ur hodiak ere suntsituta daude, argindar zutoinak lurrean, kamioi zahar bat iraulita bidea eteten, kiskalitako autoak, suntsitutako meskitak, beste eraikin asko bezalaxe... Biztanle batzuek hondakinen artean egin zuten eguna, aprobetxatzeko moduko zerbaiten bila. Khaled al-Kafarneh erasoaldiaren hasieran eraman zuten okupatzaileek. Atzo goizean utzi zuten aske. «Dena suntsituta dago, lurrikara izan balitz bezala», esan dio kazetari bati, nora begira dagoen jakiterik ez dagoela. Hiru solairuko eraikinean berrogei lagun bizi ziren, baina orain hondakinak besterik ez dira geratu. Etxea alde zaharrean zegoen, borroka gogorrenak izan ziren lekuan. Bizilagunek emandakoarekin bizi behar dute orain suntsitutako eraikinekoek, eta Gazan inork ez dauka gehiegi. «Gero gu omen gara terroristak, baina haiek ziren guztiei tiro egiten zietenak», diote Beit Hanunen.
El acercamiento entre Al Fatah y Hamas no gusta a Tel Aviv
JERUSALEN La ministra israelí de Exteriores, Tzipi Livni, aseguró, en declaraciones al diario “Jerusalem Post”, que la formación de un Gobierno de unidad nacional no modificará la posición de Israel hacia la Autoridad Palestina. «No importa cuáles son sus nombres señaló, respecto a los nuevos posibles ministros palestinos. Lo que me importa son los principios guía del Gobierno palestino. Cualquier Gobierno palestino tiene que cumplir tres condiciones», subrayó, en referencia al reconocimiento del Estado de Israel, la renuncia a la violencia y la aceptación de los acuerdos previos entre palestinos e israelíes. Entretanto, el presidente palestino, Mahmud Abbas Abu Mazen, y el primer ministro, Ismail Haniyeh, se reunieron ayer de nuevo para continuar negociando la formación de un Gobierno de unidad. Fuentes oficiales aseguraron que «el acuerdo está cerca». En el encuentro del lunes, el primer ministro presentó al actual ministro de Salud, Basim Naeem, como su candidato para el puesto de jefe del Ejecutivo, candidato rechazado por Mazen, según fuentes palestinas citadas por “Haaretz”. Los encuentros entre ambas partes de los últimos días resultaron en un acuerdo para la creación de un Gobierno de tecnócratas, sin personalidades políticas. El presidente Abbas tiene plenas garantías de que los donantes internacionales levantarán el embargo impuesto contra el pueblo palestino una vez forme un Gobierno de unidad nacional, según admitió ayer el diputado de Hamas, Salah Bardawil.
|
|
|
| |
|
|
|
|
|