GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-08
Urtean 3.000 tona hondakin hartuko ditu Azpeitiko konpostaje plantak

AZPEITIA. ­ Heldu den urtean irekiko dute zabor organikoa tratatzeko gune berria Azpeitian. Hiru mila tona hondakin baino gehiago hartuko ditu urtean eta herrian bosgarren edukiontzi bat ezartzea ahalbidetuko du, baita Azkoitian, Zumaian eta Zarautzen ere. Aldundiak 2,1 milioi euro emanen ditu Gipuzkoako lehendabiziko konpostaje planta martxan jar dezaten. Herrialde horretan, urtean sei mila tona hondakin tratatzen dituzte Ormaiztegin, inausketakoak eta lorezaintzakoak bereziki. Bigarren planta bat ere zabaldu nahi du Aldundiak Donostialdean. «Horrela, hedatu egingo litzateke materia organikoaren bilketa selektiboa».



Herritarrek parte hartzearen alde agertu dira Muxikako elkarteak

MUXIKA. ­ Garapen ekonomiko iraunkorraren aldeko hitzarmena haustea leporatu die hainbat elkartek Busturialdeko udalei, Aldundiari eta Lakuako Gobernuari. «Herritarren iritzia kontuan hartu gabe erabaki zuten duela bost urte Muxikako landa lurretan industrialde erraldoia eraikitzea, eta orain, eskualdearen egoera tamalgarriaz jabetuta, publizitatea egitea erabaki dute», salatu dute EHNE, LAB, ELA, Ekologi Tailerra, Erle Zainak, GAI eta Busturialdeko Batasunak. Bi baldintza errespeta ditzaten exijitu diete: PADAS plangintza sustatu, egokitu eta bete behar dute, eta herritarren parte-hartzea izan behar dute oinarri, «demokraziarik gabe gizarteak eta ekonomiak ezingo baitute aurrera egin».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Gose-greba hasi du berriro De Juanak 12 urte eta erdiko zigorra ezarri ondoren
Euskal Herria
Garzón ordena a las «herrikos» que entreguen datos de cuentas bancarias
Ekonomia
Los estados de la Unión Europease resisten a reforzar los límites a la jornada laboral
Mundua
Txikizioa utzi du Israelek Beit Hanunen
Euskal Herria
En libertad quince detenidos en dos «redadas preventivas» en 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss