GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-08
Spanair-ek hiru hegaldi eginen ditu egunean Hondarribitik Madrilera

DONOSTIA

Joan den hilabetean ailegatu zen Spanair konpainia Hondarribiko aireportura, eta egunero Madrilera hiru hegaldi egiteko asmoa du dagoneko. Heldu den udaberritik aitzinera Balear Uharteetara eta Kanarietara ere joanen da, eta 2008rako Bartzelonarekin lotuko du Gipuzkoa.

Hala adierazi zuen atzo Rafael Aragones merkataritzako zuzendariak. Une honetan Spanair-ek bi hegaldi egiten ditu egunean Hondarribia eta Madril artean, baina hirugarren bat lortzeko lanean dihardu, negozioak direla-eta mugitu behar dutenei begira batez ere.

Gainera, heldu den ekainetik aurrera bi zerbitzu berri izanen ditu: astero Palmara eta Tenerifeko hegoaldera joanen da Spanair. 2008an, berriz, Gipuzkoa eta Kataluniako hiriburua elkartuko ditu, negozioengatik bidaiatu behar dutenei zerbitzua emateko bereziki.

Dagoeneko Hondarribiko aireportuko joan-etorrien %35 kontrolatzen du Spanair konpainiak, eta negozio bidaien %40. Halere, zenbaki horiek handitzea espero du Madrilerako hirugarren hegaldia abiatzen denean. Prezioak %60 merkeagoak izan daitezen ere ahaleginduko dira.

Zera nabarmendu zuen Aragonesek: «Gure konpainia Star Alliance-ren barruan dago eta horrek Gipuzkoa bertze 841 aireporturekin lotzea ahalbidetuko du. Hondarribitik munduko ia edozein txokotara joateko aukera emanen dugu horrela, zerbitzu eta kalitate berarekin, gainera». Gipuzkoan hasitako zerbitzu berriak izan duen harrera ona ere aipatu zuen zuzendariak: sei edo zazpi mila erreserba dituzte une honetan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Gose-greba hasi du berriro De Juanak 12 urte eta erdiko zigorra ezarri ondoren
Euskal Herria
Garzón ordena a las «herrikos» que entreguen datos de cuentas bancarias
Ekonomia
Los estados de la Unión Europease resisten a reforzar los límites a la jornada laboral
Mundua
Txikizioa utzi du Israelek Beit Hanunen
Euskal Herria
En libertad quince detenidos en dos «redadas preventivas» en 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss