GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-11-08
EBko lanaldia laburregia, antza

Europar Batasuneko enplegu ministroek lanaldia erregulatzen duen arautegiaren erreforma desblokeatzeko debatean adostasunik lortu gabe bukatu zuten atzo. Baina, ez haietako inori indarrean dagoen lanaldia luzeegia iruditzen zaiolako, baizik eta zenbaitek oraingo muga egokitzat jo eta beste zenbaitek gorago nahi dutelako. Batzuek gehienez 48 orduko lanaldia aldarrikatzen dute, hau da, egungo arau orokorra, eta beste batzuek 65 ordura iritsi ahal izatea. Egun, nolanahi ere, indarreko arau orokor horrez gainera, bada ohiz kanpoko klausula bat, 48 ordu horiek 60raino gainditzeko bidea ematen duena. Finlandiak, seihileko honetako EBko presidenteak, arautegiaren erreforma aurrera atera ahal izateko proposamen bat jarri zuen mahai gainean; 48 orduko arau orokorrari eustea, baina ohiz kanpo gainditzeko aukera ere bere horretan utzita. Finlandiaren proposamenak salbuespen horiek bukatzea aurreikusten badu ere, ez du datarik agertzen.

Akordiorako zailtasunik handiena, beraz, harako klausula da, salbuespenei bidea ematen diena; batzuek kendu eta beste batzuek aukera handiagoa ematea nahi baitute. Atzoko eztabaidak berretsi zuenaren arabera, argia dirudi lan merkatua desantolatzen jarraitzeko joerak. Horrek agerian uzten du Europar Batasuneko gobernuek noren aldeko politikak garatzen dituzten. Ozenki iragarri berri dute Europako ekonomia sasoi onean dagoela, baina onura hori nork nabarituko duen esan gabe; eurek europar guztien ongizatea helburu dutela esaten dute, baina beren politikek besterik erakusten dute: aberastasun gero eta handiago hori langileen lepotik sortu, baina ez dela haiengana itzultzen.

Lanaldia luzatzeko joera edo mugarik malguenak ere aplikatzearen aurka agertzea norabide logikoaren alderantzizko bidetik jarraitzea da. Izan ere, gero eta aberastasun handiagoa dagoenean, uste izatekoa da langileen baldintzak, lanalditik hasita, gero eta hobeak izatea, lan gutxiago eta banatuagoa, alegia. Hala ere, lehiakortasunaren aitzakian, zenbaitek arauaren gehienezko muga, salbuespenetarako aukera eta guzti, jaitsi beharrean, gorago nahi dute. Eta, onenean ere, gainerakoek bere horretan utzi nahi dute. Politika horren ondorioak, gainera, ez dira denboran soilik nabaritzen, lan segurtasunean edota lan bizitzaren adiskidetzean ere eragina baitute. Diskurtsoari, gehienetan, ez darraio praktika koherenteak. Europak, gizatiarra izateko, oraindik badu lanik. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Gose-greba hasi du berriro De Juanak 12 urte eta erdiko zigorra ezarri ondoren
Euskal Herria
Garzón ordena a las «herrikos» que entreguen datos de cuentas bancarias
Ekonomia
Los estados de la Unión Europease resisten a reforzar los límites a la jornada laboral
Mundua
Txikizioa utzi du Israelek Beit Hanunen
Euskal Herria
En libertad quince detenidos en dos «redadas preventivas» en 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss