GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-08
«Ergelen nonbrea fingabea» dela dio Capeauk bere azken liburuan
«Izar beltzaren urtea» lana argitaratu zuenetik sei urte igaro dira. Orain, «Ergelen nonbrea» lana aurkezteko unea iritsi zaio Jose Enrike Urrutia Capeauri. Jose Angel Irigarayk idazle «berezi» gisa aurkeztu zuen Capeau, «oso Pamielakoa», literaturara iristeko duen zeharkako modua dela-eta. Liburu honetan, gainera, aurrekoarekin jasotako kritika batzuk gainditzen saiatu da idazlea: «Oraingoan batasuna ematen saiatu naiz istorio guztiei, baita euskarari dagokionez ere», azaldu zuen.

IRUÑEA

Jose Enrike Urrutia Capeau iurretarrak ia ustekabean egin zuen topo bere azken lanarekin. Oharrez beteriko paper artean zebilen Capeau horietan gai bera errepikatzen zela konturatu zenera arte: «Behere honetan jasan behar ditugun nahigabe eta zorigaitz gehienak ez zirela jainko zenbaiten mendekuetatik heldu, ez eta fortuna eroaren manamenduetatik edo planetek egindako inguru makurretatik ere, zuzenkiago gure baitatik baizik», azaldu zuen egileak.

Hala, istorio horiei guztiei «Ergelen nonbrea» izena ematea otu zitzaion. «Izan ere, ergelen nonbrea fingabea da», gaineratu zuen.

Bitan banatutako lana

Liburua Pamielarekin argitaratu du beste behin ere, eta banaketa fisikorik ez badago ere, bitan zatitu du Capeauk lana. Batetik, lehen zatian, ipuin motzak bildu ditu, hamabost, zehazki, eta horiexek dira, gainera, liburuari izena ematen diotenak. «Etxeko testu guztiak bildu eta batasuna eman diet. Liburu hau arrazionalagoa dela esan daiteke eta euskara ere berdinagoa erabili dut kontakizun guztietan, Zuberoako istorio batean izan ezik, bertan zuberotarra ageri baita», esan zuen iurretarrak.

Bigarren zatian ipuinak luzeak dira, bederatzi, eta horietan kontatzen ditu Capeauk hainbat istorio: De Lancre inkisidorea Lapurdin barrena ibili zenekoa, pertsiar lorezainen arrosa-lilia sortzeko ahaleginak, heladear zaharrak Egiptoko desertuetan gaindi, Alexandre Handiaren etsai eta gero lagun izan zen Punjabeko errege Pororen berri eta Kubako beltz esklabo iheslarien istorioak, besteren artean. Erlijioari «indar berezia» eman dio.

Izan ere, aurkezpen ekitaldian zera esan zuen: «Erlijioan dauden aspektuak atera ditut kontakizunetan». “Hoplita” (brontzezko arma eta soinordeak dituen oinezko gerlaria) izeneko ipuinean, esaterako, «adiskidantza» da gai nagusia, baina erlijioa du oinarrian. «Barruko ezaugarriak lantzen ditu», azaldu zuen idazleak.

Pamielako Jose Angel Irigarayk esan bezala, Jose Enrike Urrutia Capeauk «boterea, erlijioa, amodioa edota gerrak» jorratzen ditu, ez azaleko gaiak, eta horiek, gainera, gaur eguneko girora ekartzen ditu.

Beste ipuin luzeak “Chepech Al-Batumí”, “Sarako erretorgoa baithan”, “Ispahango Arrosa”, “Arrainak”, “Zeruko Jerusaleme”, “Eroici furori”, “Nacabé Carabalí” eta “Ebro” dira.

Aipatzekoa da, halaber, liburuko ipuin guztiak pertsonaia banari eskaini dizkiola esaldi motz batez lagundurik. Adibidez, “Chepech Al-Batumí” ipuin luzea Sanchez Carrioni eskaini dio, eta Mateoren pasartea erabili du horretarako: «... zeren hitzengatik izanen zareten iustifikatuak, eta hitzengatik kondenatuak».

Bada ere ebrotar guztiei zuzendutako Axularren esaldirik, “Ebro” ipuinean, hain justu: «Egin da gure jende gazteaz».

Capeau idazlea da, baina baita pintorea ere. Hori argitu zuen Irigarayk prentsaurrekoan, eta Pamielako beste liburu askotan egin duen moduan, honetan ere azala eta ilustrazioak berak marraztu ditu.

Liburua salgai dago hemeretzi euroren truke edozein liburudendatan, eta argitaletxeak “Pamiela Kondagintza» sailean sartu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Gose-greba hasi du berriro De Juanak 12 urte eta erdiko zigorra ezarri ondoren
Euskal Herria
Garzón ordena a las «herrikos» que entreguen datos de cuentas bancarias
Ekonomia
Los estados de la Unión Europease resisten a reforzar los límites a la jornada laboral
Mundua
Txikizioa utzi du Israelek Beit Hanunen
Euskal Herria
En libertad quince detenidos en dos «redadas preventivas» en 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss