GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-08
Baionako Ondarea Babesteko Plana bi aste barru onartuko dute
·Eztabaida abian da alde zaharraren garapena arautuko duen plana onartzeko

BAIONA

Alde zaharraren hondatzea saihestea du lehen helburu Ondarea Babesteko eta Balioztatzeko Planak. Ondarea birkalifikatzea eta auzoguneak bizigarri egitea ere xedeak dira, ingurua biziaraztearekin batera. Baionan maila horretan egiten ari diren lana frantses Estatuan eta nazioartean eredugarria dela eman zuen aditzera Arkitektura eta Ondarearen Zuzendaritzako zuzendari Michel Clémentek.

Azken hamabost urteetan Baionako alde zaharrean egindako jardueren ondorio da bi aste barru onartua izango den plana. Izan ere, azken urteotan etxeetan lanak egiteko edo eraikin berriak egiteko ezarriak izan diren arauen azterketaren ondorio da plana. Bestalde planaren garatzeko ere hiriko erdialdeko eraikinen inbentario zehatza egin dute. Etxez etxe eta metroz metro azterketa egin dute Baionako gune historikoaren ondarearen gaineko berri zehatza izateko.

Baionako Ondarea Babesteko eta Balioztatzeko Planaren garapenean Baionako Herriko Etxea eta Estatuko Arkitektura eta Ondarearen Zuzendaritza aritu dira estuki elkarlanean. Eztabaida publikoan, gainera, Baionako biztanleek planaren berri izateaz gain beren iritziak emateko parada ere izanen dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Gose-greba hasi du berriro De Juanak 12 urte eta erdiko zigorra ezarri ondoren
Euskal Herria
Garzón ordena a las «herrikos» que entreguen datos de cuentas bancarias
Ekonomia
Los estados de la Unión Europease resisten a reforzar los límites a la jornada laboral
Mundua
Txikizioa utzi du Israelek Beit Hanunen
Euskal Herria
En libertad quince detenidos en dos «redadas preventivas» en 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss