GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-08
Betagarrik bere zortzigarren lana kaleratu du, «Hamaika gara»
Futbol talde baten itxurarekin agertzen dira Betagarriko bederatzi kideak euren azken diskoaren azaleko argazkian. «Hamaika gara» izenarekin gasteiztarrek beren zortzigarren diskoa kaleratu berri dute. «Metafora honekin jolastu nahi izan dugu; hamaika gara musikariak, hamaika antifaxistak eta hamaika inkonformistak», azaldu zuen Iñaki Ortiz de Villalba abeslariak. Lanak, ska doinua oinarri hartuta, 14 kanta biltzen ditu eta guztietan egungo errealitatea dago presente.

GASTEIZ

«Umezurtz geratu ginen gure aurreko diskoetxea itxi behar zutenean», aitortu zuen Betagarriko Iñaki Ortiz de Villaba abeslariak. Metak-ek agur esan eta udarako prest zuten diskoaren aurkezpena atzeratu beharrean aurkitu ziren gasteiztarrak. Atzo, azkenik, eta Oihuka zigiluarekin, euren zortzigarren lana aurkeztu zuten gazteek, “Hamaika gara”, alegia.

Futbol talde baten itxura hartu du oraingoan bederatzi kidez osatua dagoen Betagarri musika taldeak. «Ez gara ohiko talde bat eta esamolde honen esanahi metaforikoarekin jolastu nahi izan dugu ­aitortu zuen Ortiz de Villalbak­. Futbolean bezala gure koloreak eta lur eremuak defendatzen ditugu, kontzertu bakoitza partida bat da eta liga ezberdinak ere jokatu ditugu, bai etxean bai kanpoan». Baina CDaren azaleko argazkiak erakusten duen futbolzale itxura baino harago doa Betagarriren konpromisoa. «Hamaika gara gizarte hau aldatu nahi dugunok eta herri hau beste modu batean ikusten dugunok, hamaika gara musikariak, hamaika langileak, hamaika emakumeak... hamaika azken finean, herri eta mundu hau osatzen dugunok eta bidegabekerien kontra borrokatzen dugunok», adierazi zuten taldekideek.

Bakea eta bidea nabarmenduz

Ska doinua euskarri izanik, reggae, rock, pop eta punk erritmoak nahastu dituzte musikariek “Hamaika gara” lanean. Baina melodia dibertigarriak eta jai girorako egokiak sortzeaz gain, taldeko abeslariak gogorarazi zuenez, konpromisozko hitzak jorratzen dituzte kantetan.

«Gure diskografiaren garapenetik lan helduena dugu hau. Bizi dugun egoera soziopolitikoaz mintzatzen gara zenbait abestitan. Amodiozkoak direnak ere egin ditugu, baita martxoaren 3an hildakoei omenaldia egiten dien beste kanta bat ere ­azaldu zuen­. Bidea eta bakea gehien errepikatzen diren hitzak dira. Errealitatearen aurrean itxaropentsu agertu nahi izan dugu disko honetan».

Bide horretatik aritu zen Oihuka etxeko Ritxi Aizpuru: «Lan honek lau adar ditu: batetik, reggae eta ska familiako erritmoak; bestetik, metalak eta haize tresneriak emandako indarra; hirugarrenik, taldearen konpromisoa hitzetan eta azkenik, gero etorriko dena». “Hamaika gara” hainbat musikariren kolaborazioaz jantzi da, hala nola, Koldo Uriarteren teklatuez, Raul Romoren saxoaz, Ruben Salvadorren tronpetaz eta Amaia Canteroren koruez. Besteak beste, Katalunia aldean arituko dira gasteiztarrak datozen hilabeteetan eta 2007rako aurkezpen bira handia ere antolatu dute.

Mementoz, Euskal Herriari dagokionez behintzat, Gasteizko Azkena aretoan emango dute kontzertua abenduaren 16an. Estatu espainolean jotzeaz gain, Betagarrik Suitzara eta Alemaniara ere bidaiatuko du 2007ko udaberrian, eta Txilen eta Argentinan egingo dituzten emanaldiak ixteko zain dago Gasteizko taldea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Gose-greba hasi du berriro De Juanak 12 urte eta erdiko zigorra ezarri ondoren
Euskal Herria
Garzón ordena a las «herrikos» que entreguen datos de cuentas bancarias
Ekonomia
Los estados de la Unión Europease resisten a reforzar los límites a la jornada laboral
Mundua
Txikizioa utzi du Israelek Beit Hanunen
Euskal Herria
En libertad quince detenidos en dos «redadas preventivas» en 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss