- Idi-probak
Txausonen idiak nagusitu dira Gernikako probetan
DONOSTIA
Leteren izenean aritu diren baina Txausonenak diren idiek eraman dituzte Gernikako probetako mantak. Leterenak ziren lehen idi horiek, baina Txausonek dauzka erosita, nahiz eta oraindik Leteren izenean aritzen diren. 51 untzerekin irabazi zuten, metro gutxi batzuetako aldea kenduta Lopategiren idiei. Bigarren sailkatuak, Iketzaren izenean aritu ziren arren, Lopategik dauzka erosita.Hala ere, berririk txarrena igandean gertatu zen. Lopategiren idiak lanean hasi bezain laster, epaileek proba bertan behera utzi zuten, plazara legezkoa ez zen produkturen bat isuri zutelako. Azkenaldian gauza zikin gehiegi ari dira gertatzen probetan, eta horrek ez du inolako mesederik egiten. Jendeak lehendik dituen errezeloak gehitu besterik ez dute egiten horrelako ekintzek.
|