GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-10
Kalean da Celestino Uriarte Arrasateko militante komunistaren gaineko liburua

DONOSTIA

Donostiako Elkar Megadendan aurkeztu zuten atzo Txalaparta editorialak argitaratu berri duen ‘‘Celestino Uriarte, klandestinitatea eta erresistentzia komunista»’’ izeneko liburua. Goitizenak dioen bezala, Juan Ramon Garaik idatzi duen liburu historikoan Arrasaten jaio zen eta frankismoari aurre eginez borrokan aritu zen militantearen nondik norakoak jasotzen dira; baina, liburuaren idazleak adierazi zuen bezala, garaiko belaunaldi oso baten biografia da idazkia.

Liburuaren aurkezpenean, gainera, ez zen bakarrik egon Juan Ramon Garai. Celestino Uriarterekin militantzian, borrokan aritu ziren hainbat lagun bertaratu ziren; guzti-guztiak laurogei urtetik gorakoak, gainera. Horrela, Celestinorekin bat Alderdi Komunistaren Asturiasko komiteko kide izan zen Aquilino Gomez Asturiastik bertaratu zen atzo. Marcelino Usobiagak, Eduardo Apariciok eta Teresa Harinak ere hitza hartu zuten, eta Arrasateko militantearekin igarotako pasar- teen berri eman zuten.

Liburuko hainbat pasarteren berri ere eman zuten agerraldian. Izan ere, bizitza osoko militantziak pasarte asko igaroarazi zizkion Celestino Uriarteri. Bere burkide izandakoek atzo azaldu zutenez, pertsonalitate handikoa zen, indar moral handikoa; «bere koherentzia eta intransigentzia politikoa beti miretsi genuen».

Celestino Uriartek oso gazte zela ekin zion bizitza politikoan lan egiteari, eta ostean frankismoari aurre eginez armak eskuan borrokatzeari. 1934ko urriaren 5ean Arrasaten, Bergaran, Hernanin eta Aretxabaletan izan ziren altxamendu iraultzaileetan buru-belarri eta lehen lerroan aritu zen Uriarte.

Gero, Alderdi Komunistako zuzendaritzan, klandestinita- tean borrokan eta espetxean ere egon zen. Santiago Carrilloren PCErekin ere apurtu zuen; haren «saldukeria» salatu zuen eta beste bideei eutsi.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Al Fatah eta Hamasen arteko harremanak hobera, palestinarren amorruaren eraginez
Mundua
La corrupción, otro factor decisivo en la debacle de los republicanos en EEUU
Jendartea
Se mantienen las grandes desigualdades en el mundo
Kirolak
Mantiene la tradición entre una plaga de lesiones
Euskal Herria
Batasuna no desea que el proceso de solución sea «ni largo ni duro»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss