|
|
|
|
|
Okupazioa y erresistentzia Palestinan
Al Fatah eta Hamasen arteko harremanak hobera, palestinarren amorruaren eraginez
Israelgo Armadak Gazako Beit Hanun herrian egin dituen sarraskiek, batez ere joan den asteazkenekoak, sekulako lurrikara eragin dute lurralde okupatuetan. Lotan zeuden hemeretzi palestinar hil zituzten okupatzaileek, tartean hamar ume eta zazpi emakume, tankeek horien etxea suntsitzean. Hiletak izan ziren atzo, Gazan azken urteotan egin diren jendetsuenak. Giro horretan, Abu Mazen presidenteak Khaled Mechal Hamaseko buruarekin hitz egin zuen atzo, telefonoz, islamiarra Damaskon bizi baita. Batasun Gobernuak gertuago dirudi orain, bi alderdietako ordezkarien hitzak entzun ostean.
|
BEIT HANUN
Dolua, amorrua eta mendeku gosea azaldu zituzten atzo Beit Hanunen israeldarrek hildakoei azken agurra ematera joandako milaka lagunek. Hilotzak hilerri berrian lurperatu zituzten, zaharrean ez baita gehiago kabitzen. Hilobien aldamenean bandera palestinarrak jarri zituzten. Gorpuzkiak anbulantziatan eraman zituzten Beit Hanunera. Milaka palestinar zeuden zain eta airera tiro eginez agurtu zituzten.Gazako bazter guztietatik iritsi ziren Beit Hanunera «martiriei» azken agurra eman nahi zietenak. Autobusez, autoz edo oinez iritsitakoentzat, herriak izen berria du, «Beit Hanun martiria». Haserrea begi-bistakoa zen, batez ere gaztetxoen artean. Horietako batzuek harrika hartu zituzten kazetari atzerritarrak eta haien autoak. «Zuengatik bizia emango dugu, Beit Hanuneko martiriok», entzun zen ozen. «Martiriok, maiteok, gure erantzuna Tel Aviven izango da», esan zuten geroxeago milaka lagunek, eraso suizidak iragarriz. Palestinar talde politiko guztietako banderak ikus zitezkeen hiletan. Atzo ez zegoen gerra zibil girorik. «Sarraski honek mendekua eskatzen du eta erresistentzia bultzatzen jarraitzera deitzen gaitu», esan zien kazetariei 23 urteko Mohamed Nichuanek. «Gu hiltzen jarraitzen badute ere, ez dugu lur honetatik alde egingo», esan zuen atzeraxeago zegoen 40 urteko Akram Kafarnak. «Beit Hanunek egun ilun asko ezagutu ditu, baina gaurkoa da ilunena», nabarmendu zuen beste batek. Israelgo Gobernuak segurtasun neurriak indartu ditu eta asteazkenean gertatutakoa ikertuko duela agindu, baina palestinarrek ikerketa independentea eskatzen dute, ez hiltzaileek egindakoa.
Negoziazioak
Sarraskiek eragin duten giroaren ondorioz, Hamas eta Al Fatahko buruak asko hurbildu dira egunotan. Mahmud Abbas Abu Mazen presidenteak eta Ismail Haniyeh lehen ministroak gutxienez lau bilera egin dituzte aste honetan. Gainera, atzo, biak Gazako Mazenen egoitzan zeudela, presidenteak Khaled Mechal Hamaseko buruari hots egin zion telefonoz, Damaskora. Bion arteko harremanak izoztuta zeuden joan den apiriletik, Hamasekoak Fatahkoari etsaiarentzat lan egitea egotzi zionetik. Iturri ofizialen arabera, atzoko elkarrizketa oso ondo joan zen. «Deia Gazan nagusitu den espiritu positiboaren isla da», adierazi zuen Nabil Abu Rudeina Al Fatahkoak.Batasun Gobernua eratzea da helburua. Lehenbailehen eratu nahi dute teknokratez osatutako gobernua. Palestinar herriaren aurkako nazioarteko boikotari mendebaldeko potentziek amai- era jar diezaioten lortu nahi dute horrekin. Begiraleen arabera, lehen ministro kargua nori eman da gakoa. Hamasek eta Mendebaldeak onartzeko moduko pertsona behar dute. Bi aldeek emandako informazioaren arabera, batasun Gobernua osatzeko ituna lortzen dutenean, presidenteak bilera egingo du Mechalekin.
Hamaseko hautagaiak
Hamasen eta Al Fatahren arteko harremanei buruz aritu ziren, atzo, Ismail Haniyeh lehen ministroarekin, Israelgo Parlamentuko Ahmed Tibi eta Ibrahim Tzartzur palestinar diputatuak. Hamasekoak esan zien batasun Gobernua eratzeko negoziazioak oso aurreratuta daudela eta berak ez duela karguan jarraituko.Beste bilera bat egin zuten presidentearekin eta lehen ministroarekin Mohamed Barake, Azmi Bishara, Jamal Zahalka eta Wasal Taha diputatuek, horiek ere Israelgo Parlamentuko palestinar ordezkariak. Abu Mazenek adierazi zuen Olmerten Gobernua oso eroso dagoela egungo egoeran eta bere asmo nagusia batasun Gobernua oztopatzea dela. Israeldik etorritakoei esan zietenez, baliteke datorren astean lortzea Gobernuaren inguruko akordioa. “Al Watan” Saudi Arabiako egunkariak atzo argitaratu zuen informazioaren arabera, Hamasek hiru hautagai aurkeztuko ditu lehen ministro kargurako, hirurak unibertsitatekoak. Zaher Kuhail litzateke aukera gehien duena. Besteak Jaled al-Hindi eta Mohamed Shabir dira.
Israel tensa los nervios franceses en Líbano
PARIS El Gobierno francés ha mostrado un profundo malestar con Tel Aviv después de que uno de los frecuentes sobrevuelos en Líbano de aviones israelíes estuviera a punto de provocar la respuesta antiaérea de cascos azules franceses en el país. París ha convocado al embajador israelí en el Estado francés para que dé explicaciones, gesto inusual cuando tiene como destino a la diplomacia israelí, aunque los analistas recuerdan el enfriamiento de las relaciones bilaterales desde la visita del entonces primer ministro israelí, Ariel Sharon, a París en 2005. Solemne y desde la tribuna de la Asamblea Nacional, la ministra de Defensa, Michele Alliot-Marie, reveló ayer que a los cascos azules franceses «les faltaron dos segundos» para abrir fuego contra cazas israelíes que simulaban ataques en picado sobre su posición en Líbano. Añadió que el incidente se produjo el 31 de octubre. En París, la irritación sube de tono a medida que Israel sigue sobrevolando territorio libanés pese a los reiterados e insistentes llamamientos realizados tanto por el Gobierno francés como por Naciones Unidas. Ayer mismo, y mientras se esperaba la llegada al Ministerio de Exteriores del embajador israelí Daniel Shek, aviones del Tsahal volvían a sobrevolar el cuartel general de la misión de la ONU en la localidad de Naqura, en el sur de Líbano. El Ejército israelí aseguró ayer no tener «constancia alguna del incidente» del 31 de octubre e insistió en que sus aviones «nunca efectúan sobrevuelos ofensivos sobre Líbano». París asegura que «estos hechos son incontestables» e insiste en que tiene «certidumbre absoluta», no sólo sobre este incidente, sino sobre otros similares que se han dado antes. Destaca el sobrevuelo sobre un navío alemán y sobre la fragata francesa Courbet, entre otros. Denuncian el silencio del Consejo de
Seguridad
El observador de la ONU en los territorios ocupados, Riyad Mansour, condenó ayer el silencio del Consejo de Seguridad de la ONU en relación a la agresión israelí contra Beit Hanun, que Mansour calificó de «crímenes de guerra» y de «terrorismo» por los que «hay que resposabilizar a sus ejecutores de acuerdo con la ley internacional». «Para ser honestos, uno de los aspectos más lamentables es el hecho de que Palestina ha enviado innumerables cartas a todos los miembros del Consejo de Seguridad, y el Consejo no ha hecho nada», opinó Mansour. «¿Cuántos palestinos más tienen que morir antes de que el Consejo actúe?», espetó. -
|
|
|
| |
|
|
|
|
|