Alardeen inguruan talde bat proposatu du Bilgunek
DONOSTIA Euskal Herriko Bilgune Feministak, Gasteizko Emakume eta Gazteria Batzordeak bultzatuta, alardeen bueltako talde bat osatzea proposatu du. Talde horretan, batzordeko partaideez gain, Irun eta Hondarribiko alkateek eta bi alardeetako ordezkariek hartu beharko lukete parte Bilguneren ustez. Batzordeak helburutzat izan beharko luke, gaineratu duenez, «gatazka konpontzea eta bi herriei begirako kontzientziazio lana diseinatu eta aurrera eramatea». Aste honetan bertan Gasteizko Legebiltzarrean Irungo eta Hondarribiko alkateek egindako agerraldiaren harira egin du proposamena Bilgune Feministak. Izan ere, eta talde feministak garbi daukanez, «Udalak zer esan eta zer egin asko du alardeari dagokionez». Era berean, «hitz panpoxoetatik benetako ekimenetara» pasatzeko garaia dela uste du.
|