GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-11-10
- CFA
Lapurdiko futbolaren festa izango da Didier Deschampsen

BAIONA

Lapurdiko eta Ipar Euskal Herriko futbolaren festa izango da gaur 20.30etik aurrera Didier Deschamps zelaian. Bertan Aviron eta Genets izango dira aurrez aurre. Lehen aldiz izango da Ipar Euskal Herriko derbi bat maila profesionalean.

Avironek eta Genetsek asko dute jokoan. Biak N1 Mailara igotzeko asmotan dabiltza, eta une honetan biak daude helburu horretatik gertu. Kontua da, ordea, bakarra igotzen dela, eta oraingoz baionarrak daudela aurretik.

Liga amaitzeko asko falta da, baina emaitzak garrantzi handia dauka bientzat, gaurko garaipenak indar handia emango liokelako bietako edozeini.

Bi taldeak, gainera, Ipar EuskalHerriko futbolaren agintea hartu nahian dabiltza. Halaber, garbi daukate gutxienez Bigarren Mailara igo behar dutela, eta azkenak urte hauetan borroka horretan dabiltza.

Urte asko parean aritu ostean, azkeneko urte hauetan Avironek aurrea hartu dio, eta Genetsi bi mailako aldea ere atera dio, baina baionarrek apur bat behera egin duten bezala, angeluarrek gora egin dute, eta aurten egin dute topo berriro ere.

Bi taldeak azkeneko aldiz orain dela bost urte neurtu ziren, eta orduan Akitaniako Ohorezko Mailan zebiltzan, orain baino bi maila beherago. Orduan 2.000 ikusle joan ziren Baionara partida ikustera, eta gaurkoan zelaiak gainez egitea espero da, 3.000 ikusletik gora espero baitira Baionako zelaian.

Frantziako Kopa

Frantziako Kopan atzo egin zen zazpigarren kanporaketako zozketa. Avironek ez du zorterik izan, maila bereko Blagnacen zelaian jokatu beharko baitu. Kanporaketa partida bakar batera da, eta ez du neurketa erraza izango.

Kopan geratzen zen beste euskal taldea, Croises, joan den igandean kanporatu zuten Villenauven, baina baionarrek helegitea jarri dute, epaileak egin zuen hutsegite tekniko bat dela medio, eta Federazioak gaur emango du epaia. Jean Pierre Martinezek, Croisesko presidenteak, itxaropenik ez duela adierazi zion GARAri.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Al Fatah eta Hamasen arteko harremanak hobera, palestinarren amorruaren eraginez
Mundua
La corrupción, otro factor decisivo en la debacle de los republicanos en EEUU
Jendartea
Se mantienen las grandes desigualdades en el mundo
Kirolak
Mantiene la tradición entre una plaga de lesiones
Euskal Herria
Batasuna no desea que el proceso de solución sea «ni largo ni duro»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss