GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-10
Eskolatik kanpoko euskara sustatu dute Leioan
·Gazteekin lan egiteko teknikak, estrategiak eta metodologia aztertu dituzte

Gazteekin lanean aritzen diren ehun bat profesional elkartu ziren atzo eta herenegun Kultur Leioako auditoriumean, Bizkaiko euskara zerbitzu ugarik eta Udako Euskal Unibertsitateak deituta. Ikastetxetik kanpo euskararen erabilera sustatzeko egin behar denaz eztabaidatu eta esperientziak bildu zituzten.

LEIOA

Hainbat mintzaldi eman zituzten atzo eta herenegun Leioan, “Gaztea izan eta euskara ahoan” jardunaldien barrenean, euskararen erabilera eskolatik kanpo bultzatzeko. «Lanerako tresneria lortzeko bidea jorratzea» zen antolatzaileen asmoa, eta kontent daude eztabaidatutako edukiekin eta parte-hartzearekin.

Publis publizitate agentziako langile Ińigo Fernandez, erraterako, euskara gazteei saltzeko egin daitekeenaz aritu zen. Haren ustez, zer egin eta irabazi ugari du hizkuntzak komunikazioaren alorrean, baina beharrezkoa da horretarako gazteak aztertzea eta diren bezala onartzea. «Marka kontsumitzaileak dira eta ez dute arrazoiarekin bakarrik erosten, irudiek berebiziko eragina dute. Euskara produktuen bidez saldu behar diegu, irudia zainduta eta hizkuntza egokia erabilita, ez zurrunegia ez eta kalekoegia ere», azaldu zuen.

Topaguneko Gazte saileko arduradun Sonia Perez Angera, berriz, ezagutzaren eta erabileraren artean dagoen desorekaz mintzatu zen. Ez zaio iruditzen hizkuntza jakiteak euskalduntzea ziurtatzen duenik, «gazteek ez baitute komunikatzeko tresnatzat jotzen». Erabileran eragiteko, «eremu askean» solastatzeko aukera eman behar zaiela pentsatzen du, hau da, eskolatik kanpo: lagunartean, bikotekidearekin, aisialdian... Oinarri horien gainean sortu zuten Topaguneko lagunek “Asteburuetan.com”, aisia tresnatzat harturik euskararen erabilera bultzatzen duen programa.

Bertze ekimenik ere aztertu zuten Kultur Leioako auditoriumean. Ingurune erdaldunean jaiotako “Bordatxo Gazte Txokoa”, adibidez. Gaztetxoen artean euskararen erabilera sustatzeko, hizkuntza eta jolasa lotzeko eta aisialdi alternatiborako bideak irekitzeko sortu zutela jakinarazi zuten Aizkoa Olabarrieta eta Eguzkińe Etxeberria erandiotarrek.

Urtxintxa Aisialdi Eskolako Jaime Altunaren iritziz, lagun giroan daudenean nabaritzen dira bereziki gazteen hizkeraren gabeziak. Horregatik abiatu zuten “Lagunarteko Hizkerarekin Jolasean” programa, erregistro hori lantzeko.



«Zaintzeko, kutxa batean sartu dugu hizkuntza»
M. I.
LEIOA

Lau gazte joan ziren Leioako jardunaldietara euskararekin zer harreman duten azaltzera: Eneko Gorri baionarra, Xabier Paia algortarra, Soraluzeko Egoitz Unamuno eta Barańaingo Aitziber Kanpion. Egoera desberdina bizi duten arren, bat etorri ziren denak ideia batean: «Euskarazko kaleko hizkera falta zaigu gazteoi, eta gaztelania, frantsesa eta ingelesa dira erreferentzia nagusiak. Zaindu beharraren zaindu beharraz kutxa batean sartu dugu hizkuntza, eta zurrunegia da batzuetan guretzat». Eurekin eskuz esku lan egiteko eskatu zieten udaletako Euskara eta Gazte teknikariei.

Han zen horietako bat, Aitziber Arnaiz Oiartzungo Euskara teknikaria, eta helduen ikuspuntuaz mintzatu zen. «Helduok izan ez garena, eta gaur egun ez garena, gazteak izatea nahi dugu: euskaldunak, solidarioak, sentiberak, arduratsuak... Baina eurekin eta eurentzat lan egin nahi dugunok irudi errealista izan beharko genuke, lehenago izan direna eta gaur egun eta hemen direna kontuan izanda».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Al Fatah eta Hamasen arteko harremanak hobera, palestinarren amorruaren eraginez
Mundua
La corrupción, otro factor decisivo en la debacle de los republicanos en EEUU
Jendartea
Se mantienen las grandes desigualdades en el mundo
Kirolak
Mantiene la tradición entre una plaga de lesiones
Euskal Herria
Batasuna no desea que el proceso de solución sea «ni largo ni duro»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss