GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-10
Bigarren eskuko merkatuak, Errenterian eta Astigarragan

ERRENTERIA

San Markoseko Mankomunitateak antolatuta, asteburu honetan bigarren eskuko merkatuak izango dira Errenterian eta Astigarragan. Lehenengo udalerrian Zumardian egingo dute bihar, 10.00etatik 14.00etara, eta etzi, Astigarragako Barandiaran plazan, ordutegi bera izango du.

Herri bietan 35 eta 25 postu izango dira, hurrenez hurren, eta parte hartuko dutenen artean, irabazteko xederik gabeko elkarteak daude; Ekintzaz Lagundu edo Remar, kasu, berrerabileran lan egiten duten dendariak eta kooperatibak, eta herritar kopuru handi bat. Arropa, osagarriak, liburuak, musika, etxeko altzariak, edota kirol materiala aurkituko dituzte erosleek, besteak beste.

Iragarkien txokoa ere izango da, objektuak saltzeko, erosteko, trukatzeko edota oparitzeko, eta «merkatu birtual iraunkorra» ere eskaintzen dute Interneten www. merka2sanmarcos.org web gunean. Errenteria eta Astigarragako merkatu bi horien ostean, Pasaian eta Lasarte-Orian izango dira hurrengoak.

Orereta-Errenteria Bizirik errausketaren aurkako plataformak ekimena positibotzat jo du, baina mankomunitatearen kontraesanak agerian uzten dituztela uste dute, hori egin eta aldi berean «zaborrak errausteko planta bultzatzen» dutelako. «Are gehiago beste aukera teknikoak daudenean, gure gizartean erraz ezar daitezkeenak». Horregatik, elkarretaratzera deitu dute igandean Bulebarrean, 12.00etan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Al Fatah eta Hamasen arteko harremanak hobera, palestinarren amorruaren eraginez
Mundua
La corrupción, otro factor decisivo en la debacle de los republicanos en EEUU
Jendartea
Se mantienen las grandes desigualdades en el mundo
Kirolak
Mantiene la tradición entre una plaga de lesiones
Euskal Herria
Batasuna no desea que el proceso de solución sea «ni largo ni duro»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss