GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-10
25 milioi euro Baionako ZUP eraberritzeko

BAIONA

Azaroaren 24an Etxebizitza, Enplegu eta Gizarte kohesioko ministro Jean-Louis Borlook Baionara egingo du bisita, eta hiriko zonalde txiroena birgaitzeko 25 milioi euroko diru-laguntzaren emaitza sinatuko du. Finantza-ekarpena 18 hilabetetan Baiona iparraldeko auzoetan berrikuntzak egiteko baliatuko dute. Gurutze Saindua, Caradoc eta Habas auzoak eraberritzeko egitasmo orokorrago baten hasiera izanen da lehen finantza-ekarpen hori. Egitasmo orokorrak sei urtetan 76 milioi euro inbertitzea aurreikusten duela adierazi zuen atzo Lapurdiko hiriburuko auzapez Jean Grenetek.

Etxebizitza, Enplegu eta Gizarte kohesioko ministroak heldu den astean Baionara egingo duen bisitaren programa aurkezterakoan eman zituen jakitera Grenetek hirian izango diren berrikuntzak. Lehen 25 milioi euroekin igerileku bat egingo dute, familientzako areto bat, ingurunea berrituko dute eta Caradoc auzoan zenbait eraikin bota eta berriak egingo dituzte; izan ere, auzo horretan daude etxebizitza sozial kaltetuenak.

Egitasmoaren bigarren partean 50 milioi euro inguru baliatuko dituzte, eta ZUP izenez ezagunak diren Baionako auzo txiroenak berrituko dituzte, oro har.

Herriko Etxeak programa berezia sinatu du; ANRU 2.a, hain zuzen ere. Hiria Eraberritzeko Agentzia Nazionalaren (ANRU) bigarren programan, lehen programan ez bezala, ez dira zona sentikorretako eraikin erraldoiak botako. ANRU 2.arekin ZUPen nahasketa soziala garatu nahi dute. Horretarako eraikinetan neurri ezberdineko etxebizitzak egitea proposatu dute, esaterako, familiak eta bakarrik diren pertsonak inguru berean bizi daitezen. Langile gazteak eta ikasleak bertara bizitzera erakartzea ere proposatzen dute.

Bestalde, Borloo ministroak otsaila edo martxoa aldean abiatuko duten Enplegu Etxearen finantzazioa eta egituraketa juridikoa sinatuko ditu bisitan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Al Fatah eta Hamasen arteko harremanak hobera, palestinarren amorruaren eraginez
Mundua
La corrupción, otro factor decisivo en la debacle de los republicanos en EEUU
Jendartea
Se mantienen las grandes desigualdades en el mundo
Kirolak
Mantiene la tradición entre una plaga de lesiones
Euskal Herria
Batasuna no desea que el proceso de solución sea «ni largo ni duro»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss