GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-10
«Lezoko Hirigintza Planak legeari iruzur egiten dio»
·Udalak plan hori Lakuaren Lurzoruaren Legea indarrean sartu baino 48 ordu lehenago onartu zuen

DONOSTIA

Lezoko Udalak Hirigintza Plana onartu zuen joan den irailaren 18an, hau da, Lakuako Lurzoruaren Legea indarrean sartu baino 48 ordu lehenago. Horiek hala, legeak finkatzen dituen zenbait baldintza betetzetik libre geratzen da plana, Lezoren Alde herri plataformak salatu duenez. «Etxebizitza horiek legearen erregulaziotik kanpo daude, beraz, etxebizitza libre moduan saldu ahal izango dira», gaineratu du. «Legeari iruzur egin diote», salatu du Lezoren Aldek.

Hirigintza Planak Lakuako Lurzoruaren Legeak Babes Ofizialeko Etxebizitzen kopuruan ezartzen dituen gutxiengoak ez ditu betetzen. Izan ere, Lurzoruaren Legearen arabera, gutxienez eraikiko diren etxebizitzen %55ek izan behar dute babes ofizialekoak. Baina, Lezoko Hirigintza Planak zehaztutakoaren arabera, %15era jaisten da kopuru hori. Zenbaki horietatik abiatuta, Lezon legeak ezartzen duena baino babes ofizialeko 458 etxebizitza gutxiago eraikiko dituzte.

Gauzak horrela, LakuakoEtxebizitza Sailari «halako iruzurraren aurrean» neurriak har ditzala eskatu dio Lezoren Alde plataformak. Era berean, PSE eta EB alderdientzako ere bidali du mezua: «Lezon ere defenda dezatela Gasteizko Legebiltzarrean bultzatu zuten legearen aplikazioa».

Horrez gain, Lezoko Hirigintza Planak herri eredu «oso bortitza» proposatzen duela salatu du plataforma abertzaleak. «Milioi bat metro kuadroko eremua eraikitzeko erabili nahi dute, etxebizitzak eta industria guneak egiteko. Lezoren gaur egungo orbana bikoiztea proposatzen dute eta astakeria iruditzen zaigu», agertu dute Lezoren Alde taldekoek.

Nabarmendu dutenez, Lakuako Lurralde Antolaketa Zuzendaritzak berak igorritako txosten batek desegoki ikusten du Udalaren proiektua. Eraiki beharreko etxebizitza kopurua 750 baino handiagoa ez izateko eskatzen du, eta 1.153 etxebizitza proposatzen dira. Bigarrenik, Herriondo izeneko eremuan ez eraikitzeko gomendioa egiten du, paisaia, nekazaritza eta natura aldetik dituen baloreak babesteko.

Herriko bost elkartek elkarretaratzera deitu dute bihar, larunbata, 12.00etan, herriko plazan, hori guztia salatzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Al Fatah eta Hamasen arteko harremanak hobera, palestinarren amorruaren eraginez
Mundua
La corrupción, otro factor decisivo en la debacle de los republicanos en EEUU
Jendartea
Se mantienen las grandes desigualdades en el mundo
Kirolak
Mantiene la tradición entre una plaga de lesiones
Euskal Herria
Batasuna no desea que el proceso de solución sea «ni largo ni duro»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss