«Batekmila» ikuskizuna, gaur, Galdakaoko kultur etxean
GALDAKAO. “Batekmila” ikuskizuna Galdakaoko Torrezabal kultur etxean ikusteko aukera izango da gaur 22.00etan. Antzerkia, dantza eta kantua uztartzen dituzte lan honetan Annette Vautrot idazleak eta Pascale Daniel-Lacombe zuzendariak. Theatre du Rivage taldeko bederatzi antzerkilari, Ballet Biarritz Junior konpainiako hamabi dantzari eta Beñat Axoiari arituko dira agertoki gainean. Basajaun, lamiak, Tartalo eta beste hainbat izaki mitologiko elkartuko dira gaur Galdakaon ikuskizun berezi honetan.
|