GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-12-01
Joana Regueiro, Jone Goirizelaia eta Marilen Zarraluki - Batasuneko eta Ahotsak-eko kideak
Elkartzen gaituenetik, urrats berriak

Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatuta, jardunaldi bat izan zen 2005eko abenduaren 17an Bilboko Euskalduna jauregian “Gatazkaren Konponbidean Emakumeon Hitza” lelopean. Ekitaldi hartan, emakumeok egun gure herrian zabaltzen ari den prozesuan jokatu beharreko paperaz mintzatu ginen alderdi politiko desberdinetako emakumeen artean, gure herrian ordura arte ohikoa ez zen argazkia eskainiz. Ordutik hona, gaiak bere isla izan du, Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoan, aipamen berezia egiten zitzaiolarik, egun parte hartzeko dauden baldintzapenak aintzat hartzearen haritik.

Ordurako, ordea, ezker abertzalean, gai honen inguruko gogoeta mahai gainean genuen. Gogoeta hori denborarekin, forma hartzen joan delarik, besteen artean, negoziaketa prozesurako talde parekidea aurkeztuz.

Egindako hasierako urrats horren ondotik, alderdietako emakumeen arteko harremana sakontzen segitu eta eztabaida eta hurbilpen prozesu baten ondoren, dokumentu bate- an adostea lortu genuen, 2006ko apirilaren 8an Donostian aurkeztu genuena.

Dokumentu horretan gatazkaren izaera politikoaren aitortza egiten da eta ikuspuntu demokratiko batetik oinarrizkoak diren baieztapenak egiten dira: lehenik, askatasuna eta eskubideak oinarri gisa harturik, bakea norbanakoaren eta kolektiboaren eskubidetzat jotzen da. Bigarrenik, demokrazia batean proiektu guztiek aukera izan behar dutela baldintza berdinetan lehiatu, garatu eta gauzatu ahal izateko bide politikoak eta baketsuak erabiliz. Azkenik, jendarteak erabakitzeko eskubidea duela eta erabaki hori, edozein delarik, errespetatua izan behar dela aitortzen da eta gauzatua izango bada, lege araudian isla izan beharko duela.

Prozesuaren izaera demokratikoan sakontzeko solaskide eta proiektu guztiek izan behar dute bere tokia, baina horrekin batera, gizon eta emakumeen arteko harremanen demokratizazioan ere sakondu beharko du. Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari konponbide demokratikoa emateko bidean urratsak egitea zailtzen duten faktoreak aintzat hartuz, kontuan hartu beharko dira ere bai zeintzuk diren egungo jendartean parte hartzeko dauden baldintzapenak, oztopoak eta abar, hauei aurre hartu eta benetako baldintza demokratikoak sortzeko.

Gatazkaren konponbideaz ari garenean, beharrezkoa izango da emakumeon eskubideen urraketa aintzat hartzea eta, beraz, parte hartzeko eskubidea bermatzeko ahalegina egitea. Eskubideen auziari buruz ari garenean, emakumeon eskubideak era formalean errekonozituak daudela esan daiteke, baina errealitatean urratzen direnaren adibideak asko dira. Berdintasun formalaren garaian gauden honetan, eskubideen jabekuntzaren auzian dauden hutsuneak azpimarratu daitezke.

Baieztapen horretatik abiatuta, aztertu beharko da prozesua bera emakume eta gizonen eskubide eta aukera berdintasuna bermatzeko eta honen ondoriozko eskenatokia demokratikoa izan behar bada, zeintzuk diren emakumeen parte hartze hori bermatzeko hartu beharreko neurriak eta hauen aplikapenerako hartu beharreko konpromisoak.

Norabide horretan, uztailean, mugimendu feministako eta emakume taldeetako hainbat kidek euren ekarpena egin zioten apirileko Ahotsak-en agiriari. Modu honetan, emakumeak aktibo bat izatearen ikuspuntutik prozesuaren indartze bat gertatuko da, atxikimendu kuantitatibo eta kualitatiboa handituz, zilegitasun demokratikoa irabaziz eta prozesuaren aktiboa zabalduz.

Konfrontazio urte luzeen ondoren, dokumentuak egiten zuen ekarpenik handienetariko bat eduki horien inguruan sentsibilitate desberdinetako emakume multzoa biltzea zen: alderdietako eta sindikatuetako emakumeak, mugimendu feminista eta emakume taldeetakoak. Horretaz gain, emakumeak bildu eta gatazka politikoa konpontzeko eta Eus- kal Herria beste eszenatoki batera eramanen duen prozesuari ekarpena egin nahi zion dokumentua da.

Zentzu berean, bihar, beste ekitaldi bat antolatu dugu. Bertan, Ahotsak-i atxikimendua eman dioten ema- kumeak ikusarazteko aukera eskaini nahi dugu eta horrekin batera, prozesuaren garapenean emakumeak aintzat hartzeko konpromisoa eskatuko dugu, hau da, prozesuan genero ikuspegia bermatu beharko dela eta horretarako mekanismoak beharko direla mahai gaineratu nahi dugu. Ahotsak-en parte garen emakumeon konpromisoa berritu nahi dugu, bakoitzaren espaziotik premisa horien defentsa eginez, prozesuari ekarpen gisa. Emakume orori deia egin nahi diogu, bakoitzak lan egiten duen esparrutik, eduki komun batzuen inguruan aritzeko, guztiak norabide berean aritzeak fruituak ematen dituela aski frogatua dugulako.

Beraz, deia egin nahi diogu, emakume orori, prozesuaren alde eta prozesu horretan emakumeok parte hartzeko beharraren alde, ahotsak biltzeko. Emakumeek aktibo izan nahi eta behar dugu, hortaz, larunbatean hitzordu bat daukagu.

Gure eskubidea eta beharra delako, biltzen gaituenetik, urrats berriak egiteko saltoa emango dugu. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss