GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-01
Batasunak Euskal Curriculuma aintzat hartzeko eskatu du

BILBO

«Euskal Herriarentzako proiektu estrategikoa da gure Curriculum propioa eraikitzea», adierazi zuten Batasuneko mahaikide Marije Fullaondok eta Hezkuntza arloko kide Eli Zubiagak.

Haien esanetan, Curriculumak herri eraikuntzatik sortutako proiektua izan behar du eta, era berean, euskal herritarren aniztasuna kontuan hartzen duen proiektu integratzailea behar du izan. «Eta horixe da, hain zuzen, Udalbiltzaren, Ikastolen Konfederazioaren eta Sortzen Ikasbatuaz elkartearen eskutik sortutako ‘Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma’ proposamenaren abiapuntu eta helburua», adierazi zuten.

Batasuneko ordezkariek aditzera eman zutenez, egitasmo horrek Euskal Herria du abiapuntu, eta bertatik, Euskal Herriaren eraikuntza eta garapena du xede. «Euskal herritarrok munduaz dugun ikuskeran oinarrituz eta euskal kultura ardatz, ezagutza unibertsala du helburu», erantsi zuten.

Parte hartzeko deia

Era berean, proposamena osatzean izan den partaidetza zabala nabarmendu zuten, eta laster batean ekarpenak jasotzeko berriz ere zabalduko denez, Euskal Herriko eragile eta ikastetxe guztiei parte hartzeko deia egin zieten. Era berean, Euskal Herriko hezkuntzan eragina duten erakundeei zuzendu zitzaizkien. Beren esku dauden hezkuntza eta hizkuntza politiken garapenean arduraz joka dezatela eta politika horien definizioa eta garapenerako «Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculumak» finkatzen dituen oinarriak kontuan har ditzatela eskatu zuten.

Bide horretan, hezkuntza arloan jarduten duten hainbat herritarrek eginiko eskaerekin bat egin zuten, eta Euskararen Erakunde Publikoari Hizkuntza Politikaren aurreproiektuan proposamen hori aintzat hartzeko eskatu zioten. Nafarroako Gobernuari gauza bera eskatu zioten oinarrizko Curriculum Diseinuaren proiektua egiterakoan; Lakuari, berriz, hartutako konpromisoak aintzat izan eta aplikatzeko, ebaluatzeko eta garatzeko konpromisoari heltzeko eskatu zioten Batasuneko ordezkariek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss