GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-01
Andoaingo Galardi haur eskolako irakasleak, 0-3 zikloa haustearen kontra

ANDOAIN

Andoaingo Udaleko atzoko osoko bilkuran atzera bota zuten Galardi Haur Eskolako guraso talde batek aurkeztutako mozioa. Mozio horretan zentroaren gainean «premiazko neurriak» hartzeko ­eskola txiki geratu da­, epe ertain eta luzerako planteamendua egiteko eta haur eskolaren inguruko lan-talde bat osatzeko eskatzen zuten gurasoek. Udalbatzak ez zuen mozioa onartu eta gaia «ohiko bideetatik» landuko dela esan zuen.

Guraso talde horrek bezala, udal haur eskolako irakasleek ere salatu dute egoera. «Badirudi jaiotze-tasa handitu egin dela Andoainen, baina ez da oraingoa. Urteak badira haur eskola honetan eskaera adina toki ez dagoela», agertu dute irakasleek. Hartara, ez dute irtenbide egokitzat ikusten 2-3 urteko gela ixtea, Udalak egin asmo duen bezala.

Hezitzaileok 0-3 zikloa haustearen eragina nabarmendu dute. «Esperientziak erakutsi digu zikloa amaitzean haur-eskolatik beste eskoletara joaten diren haurrak benetan ondo prestatuta daudela, bai kognitiboki, bai fisikoki eta bai emozionalki ere. Hori eteten dugunean, ordea, haurrak ezinbestean behar duen ziurtasuna hautsi egiten da», agertu dute. Horiek hala, 0-3 zikloari merezi duen garrantzia emateko eskatu diote Udalari.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss