GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-01
Islamiarren eraso suizida Somaliako behin-behineko hiriburuan
Etiopiaren eta Somaliaren arteko gerraren hasiera ofiziala marka dezakete atzoko mugimenduek. Alde batetik, ia Somalia osoan nagusi diren islamiarrek Baidoa hirian ­behin-behineko Gobernuaren kontrolpean, oraingoz­ eraso suizida egin zuten. Bestetik, Etiopiako Parlamentuak beste urrats bat egin du gerra bidean.

MOGADISCIO

Somaliako «trantsizio gobernuaren» egoitza hartzen duen Baidoa hirira iritsi ziren atzo Epaitegi Islamikoen Batasuneko indarrak. Kamikaze batek ­iturri batzuen arabera, batek baino gehiagok hartu zuten parte eta horietako bat atxilotu egin zuten­ Baidoako sarrera bat babesten duen kontrol militarrean leherrarazi zuen bere bonba-autoa. Gutxienez zortzi hildako eragin zituen leherketak. Afweyne Yasin auzotarrak kazetariei esan zienez, leherketak hogeita zazpi hildako eragin zituen.

Edonola ere, ez litzateke izango Epaitegi Islamikoen Batasuneko indarrek Baidoan egiten duten lehenengo eraso suizida. Irailaren 18an, Abdulah Yusuf Ahmed presidentearen segizioaren aurkako erasoa egin zuten. Presidentea bera bizirik atera bazen ere, hamabi pertsona hil ziren, Abdulah Yusuf Ahmeden anaia bat barne.

Trantsizio Gobernuko indarrek eta Etiopiak Baidoan dituen «aholkulari militarrek» berehala inguratu zuten lekua, eta oso informazio nahasia eman zuten. Erasotzaileek, berriz, Etiopiako hogeita lau soldadu hil zirela esan zuten. Mogadiscion Epaitegi Islamikoen Batasuneko eledun batek France Presse agentziari esandakoaren arabera, erasoa etiopiarren aurkakoa zen eta zauritutako zibilak etiopiarren tiroek eragin zituzten.

Etiopian bertan ere izan zen gerra iragartzen duen berririk. Parlamentuak baimena eman dio Meles Zenawi lehen ministroari Somaliako islamiarrei aurre egiteko beharrezko diren neurriak har ditzan. Proposamenak aldeko 310 boto, aurkako 99 eta 16 abstentzio jaso zituen.

Gobernuak aurkako boto gutxiago espero zituen. Baina oposiziokoen iritziz, onartutako testua «gerra aldarrikapena» da, eta horren beharrik ez dago.

Gobernuak dio orain arte «aholkulari militarrak» besterik ez dituela bidali Somaliara, bertako «trantsizio gobernuaren» milizianoei laguntzeko. Gainera, islamiarrekin hitz egiten saiatzea alferrik dela eta horien «mehatxua» oso larria dela. «Jihaden zaleak, Eritrearen laguntzarekin, Etiopiari erasotzen ari zaizkiola gauza jakina da», esan zien parlamentariei Zenawi lehen ministroak. Erantsi zuen Etiopia ez dela ari gerra aldarrikatzen, «nahiz eta haiek ­islamiarrek­ guri gerra aldarrikatu diguten». Islamiarrek emandako datuen arabera, Etiopiako tropak Somaliara sartzen ari zirenetik gutxienez berrogeita hamar hil dituzte.

Adituen ustez, gerra, hastekotan, Burhabaka eskualdean hasiko da, Mogadiscio eta Baidoa artean dagoen eremuan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss