GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-01
«De Juanari zerbait gertatzen bazaio, PSOE izango da erantzule bakarra»

BAIONA

Preso gaixoak eta zigorra bete dutenak askatzeko eta euskal presoak herriratzeko gose-greban ari diren sei lagunek irmoki adierazi zuten, atzo, Baionan, Iñaki de Juanari «zerbait gertatzen bazaio, PSOE» izango dela «erantzule bakarra».

Beren ekimenaren zergatiak azaldu eta su-etenaz geroztik, presoen egoerak «okerrera» egin duela adierazita, bereziki preso dauden bi herritarren egoera nabarmendu zuten:askatasun eskaera bitan errefusatu dioten Filipe Bidart baigorriarrarena eta gaixorik dagoen Juanjo Rego Vidalena, hain zuzen ere.

Egunotan egindako lanari buruzko xehetasunak eman zituzten, bestalde. Hala, Ibaetako Foroaren kide diren ELB, LAB, CNT-AIT, Anai Artea, EHE, AEK, EK, Lapurtarren Biltzarra, Pilotarien elkartea, Segi, AC!, Emazteek diote eta Bilgune Feminista erakundeetako ordezkariekin bilkurak izan dituzte presoen aldeko konpromisoak finkatu eta, batez ere, hilaren azken ostiraletako mobilizazioak indartzeko.

Gaur bertan, hautetsi abertzaleekin dute hitzordua xede bertsuarekin.

Kale-ekimenak

Kale-mobilizazioei dagokienez, dei egin zuten arratsaldeko 19.00etan Baionako Jean Dauger zelaian elkarretaratzera. Izan ere, gaur Aviron Baionakoak eta Biarritz Olympiquek errubgi derbia dute eta, jende asko bertaratuko denez, aukera baliatu nahi dute presoen egoeraz informatzeko eta haien eskubideen urraketa salatzeko.

Bihar eguerdiko 12.00etan Saint Andre plazatik abiatuko den manifestazioarekin emango diote amaiera Lapurdin egin duten gose-grebaren txandari. Datorren astean, hiru eskualdek hartuko dute urrian hasitako protestaldiaren lekukoa ­Durangaldeak, Tolosaldeak eta Oiartzualdeak­ eta abenduaren 9tik 16ra Nafarroa Beherean ­Baigorrin­ izango da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss