GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-01
Ehun herri baino gehiagotan garatu da autodeterminazioaren aldeko ekimena
Euskal Herri osoan, herrialdeetan eta hainbat herritan autodeterminazioaren alde egin diren ekitaldietan milaka lagunek hartu dute parte eta, beraz, antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. Autodeterminazioaren eta lurraldetasunaren aldeko aldarrikapenaren inguruan herritarrak ados jarri direla nabarmendu zuten. Bihar bertan, beste manifestazio bat dute, Nafarroako Eguna dela-eta, Iruñean izango dena. Golem zinemetatik 17.00etan abiatuko da.

IRUÑEA

‘‘Euskal Herriak autodeterminazioa’’ izeneko kanpainaren balorazio oso positiboa egin zuen atzo Iruñean Joxe Abaurreak. Eman zituen datuen arabera, ekimen hori martxan jarri zenetik, 26.000 lagun Bil- bon bildu zituen manifestazio nazionala, 16.000 pertsonaelkartu zituzten herrialdeetako bost manifestazio ­Iruñean, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Baionan­ eta hainbat herritan antolatu dituzten 80 elkarretaratze izan dira.

Horiekin batera, 30 auto-ilara abiatu dira, 103 lekutan panfletoak banatu dituzte, hamabost bizikleta martxa antolatu dituzte eta hamalau txapelketa(mus, eskupilota eta futbito txapelketak), lau oinezkomartxa, zortzi mendi martxa, 23 herri bazkari, 46 hitzaldi, 26 prentsa agerraldi eta 37 sinadura bilketa egin dituzte.

Ekimen honetan material ugari erabili dute. Abaurreak esan zuenez, autodeterminazio eskubidearen aldeko 30.000 kartel handi, 12.000 zerrenda, 10.000 kartel mutu eta 40.000 eranskailu paratu dituzte. Horretaz gain, megafoniarako 250 CD, 20.000 metro plastiko eta 250.000 triptiko erabili dituzte.

«Zenbaki horiek agerian uzten dute Euskal Herria autodeterminazioaren aldeko dinamika herriz herri lantzen eta zabaltzen ari dela. Era guztietako ekimenak egiten ari dira eta herritarrak prozesuaren lerroan ari dira kokatzen, hitz politak gaindituz», adierazi zuen Abaurreak.

«Autodeterminazioa eta lurraldetasuna gatazkagainditzeko korapiloak izatetik guztion artean askatu beharreko elementu zentralak izatera pasatu behar direla ahoz aho eta herriz herri ari da zabaltzen», esan zuen Abaurreak.

«Prozesuaren onerako»

Argitaratutako azken inkesten arabera, herritarren gehi- engoak autodeterminazio eta lurraldetasunarekin bat egiten duela adierazi zuen Abaurreak. «Horregatik guztiagatik, herrietan egiten ari den lanarengatik zorionak eman nahi ditugu. Ziur gaude lan hau prozesu demokratikoaren onerakoizanen dela», gaineratu zuen.

Bihar, 17.00etan, Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko den manifestazioak emango dio jarraipena ekimenari. Ehunka atxikimendu jaso ditu honek.

Horietako batzuk atzo Iruñean izan zen agerraldian egon ziren: Julen Kaltzada, Josu Barandika, Patxi Urrutia, Javier Txarela, PatxiErdozain, Juanje Soria, Javier Irisarri, Jose Ramon Aranguren,Kalen Astiz eta Arantza Izurdiaga.

LAB sindikatuak eta ANVk ere sostengua eman diote manifestazioari. Une hauek «Nafarroa eta Euskal Herri osoaren etorkizuna erabakitzeko biziki garrantzitsuak» direla nabarmendu zuen LABek eta ANVk independentziarako bidean autodeterminazioa ezinbesteko tresna dela adierazi zuen.

Biharko ere, autodeterminazioaren aldeko mendi martxa antolatu dute Araban. 9.30ean Aiurdindik abiatuko da eta Gopegin amaituko da. Dena den, 9.00etan Murgia, Izarra eta Gopegiko plazetan egiten dute manifestazioa Zuia, Zigoitia eta Urkabustaizko talde eta mendizaleek antolatu duten ekimen honekin bat egiten dutenek.

Araban eta Usurbilen

Gopegira 13.00ak aldera iristeko asmoa dute eta bertan autodeterminazioaren gaineko erakusketa ikusteko aukera izango da. Bestak beste, Quebec, Montenegro, Timor, Txekia, Eslovakia eta Madagaskarren izandako prozesuak hurbiletik ezagutu ahal izango dira.

Usurbilen, berriz, 24 orduz egongo dira autodeterminazioa aldarrikatzen, bihar 11.00etatik 23.00etara. Artean, marmitako lehiaketa, kirol txapelketak eta sagardo banaketa izango da.



Patxi Urrutia: «Nafarroa será quien más gane con este proceso democrático»
M.D.

IRUÑEA

El mahaikide Patxi Urrutia destacó ayer que «la modificación del actual estatus de Nafarroa, impuesto a través de la Constitución de la Moncloa y el Amejoramiento» será una consecuencia del proceso democrático.

«No puede ser de otra manera, puesto que el proceso democrático consiste en superar una situación impuesta por las elites franquistas para suplirla por otra que sea democrática», explicó Urrutia.

Por ello, destacó que «Nafarroa será quien más gane con este proceso democrático, porque recuperará los derechos democráticos que la ultraderecha y España le han robado».

En este sentido, recordó que el actual marco se impuso «dando la la espalda a todo el pueblo de Nafarroa y del resto de Euskal Herria, a través de un pacto secreto entre Martín Villa y Del Burgo y mediante amenazas y crímenes como Montejurra, el de Germán Rodríguez, el de Gla- dys del Estal o el propio Tejerazo».

«Por mucho que se hayan enfadado Del Burgo, “Diario de Navarra” o UPN, ha quedado demostrado que el actual marco fue impuesto y que está agotado», insistió Patxi Urrutia.

En cualquier caso, el mahaikide instó a UPN a implicarse en el proceso, «ya que realizará una gran aportación si deja de lado su actitud saboteadora».

Junto a ello, Urrutia destacó la importancia de que «el pueblo demuestre su fuerza en la defensa de estos derechos», por lo que llamó a los abertzales, izquierdistas y demócratas a «llenar las calles de Pamplona con los gritos de autodeterminación y territorialidad».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss