GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-12-01
- Ziklo-Kros
Asteasuk dena du prest asteazkenean gozatzeko
·Antolatzaileek ibilbidea berritu dute; laua eta oso azkarra da

BILBO

Urte oparoak urrun ditu ziklo-krosak EuskalHerrian. Baina antolatzaile burugogorrek ahalegin itzelak egiten dituzte urtero zaleek neguan ikuskizuna izateko. Horregatik, egutegi zabala dugu eta datozen egunetan goi-mailaz gozatzeko aukera izango dugu. Izar nagusiak Igorrek bilduko ditu igandean eta Asteasuk berritasun ugarirekin hartuko du lekukoa asteazkenean arratsaldeko 14.00etatik aurrera.

Asteasuko lagunek ziklo-krosak Gipuzkoan izandako ospea biziberritu nahi dute; urtez urte, xede hori lortu dute, oztopoak gaindituz. Aurten ere, lan aparta egin dute bultzatzeko, eta dena prest dute datorren asteazkenean lasterketa ikusgarria eta goi mailakoa emateko.

Barrutia berria da, Elizmendikoa, hain zuzen ere. Belgikako eta Holandako ibilbideak hartuta, zelai laua prestatu dute, oso azkarra, beraz, egokia euririk egiten ez badu, noski.

Guztira, 2.610 kilometro izango dituzte parte-hartzaileek, 2.000 zelaian, 423 errepidean eta 187 bidean.

Zirkuitua primeran antolatu dute, eta Munduko Txapelketan eta Munduko Kopan bezalaxe kontrol gune bakarra izango da.

Karpa handia

Azkenik, oso garrantzitsua da zaleek erraztasunak eta ikuspuntu zabala izango dutela errepide osoa ikusteko. Gainera, karpa handia ezarriko dute eta txirrindulariak barrutik pasatuko dira.Bertan ere, txosna izango da. Egia esan, egitura hori guztia ikusteko irrikaz gaude eta arratsalde atsegina igarotzeko aukera dago, zalantzarik gabe.

Hain zuzen, ordutegiak honako hauek izango dira: kadeteak 14.00etan, juniorrak eta emakumeak 14.30ean eta elitekoak eta 23 urtez azpikoak 16.00etan. EuskalTelebistak zuzenean eskainiko ditu lasterketaren irudiak.

Beraz, lasterketak osagarri guztiak ditu zaleak asteazkenean han izateko. Izan ere, guztion laguntzarekin bultzatuko dugu ziklo-krosa, hau da, udaletxe, erakunde, babesle eta hedabideekin, eta, batez ere, herritarren ekarpenarekin eta esku zabaltasunarekin. Deialdia egina dago, orain bakoitzari dagokio erantzutea.



La participación asegura el espectáculo
U.I.

BILBO

La organización de Asteasu ha logrado una participación brillante y equilibrada, y se presupone una carrera emocionante hasta el final.

Los mejores corredores checos estarán en la salida. Simunek, Mlynar y Ausbuher son campeones o subcampeones del mundo y los tres han ganado en la Copa del Mundo.

Simunek es la nueva esperanza checa. Subcampeón del mundo en sub 23 y junior, ha superado a todos los flamencos en la Copa del Mundo de Tabor. Mlynar se proclamó campeón del mundo junior en 1995 y Ausbuher en 1993.

Tendrán un rival de cuidado en el suizo Heule, habitual en el top ten de la Copa del Mundo.

No hay que olvidar a los flamencos, sobre todo, a Van der Linden, vencedor en 2004 y 2005, y Willemsens ­segundo en la última edición tras Seco­ Daelmans, Geluykens y Meys.

Metlicka, el mejor especialista de Eslovaquia, y Laidoun, del Estado francés, completan la participación extranjera.

Con la ausencia de Seco, Yus es la principal baza vasca y se medirá al cántabro Suárez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss