GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-12-01
«Olinpiar Jokoak ditut buruan, baina ez dut gogo barik lehiatu nahi»

Ibilbide oparoa du Unai Etxebarria euskaldunak. Guztira, hamaika denboraldi egin ditu profesionaletan, Euskaltel-Euskadi taldean. Garaipen ederrak eskuratu ditu bizkaitarrak eta gehiago lortzeko prest dago «aukera» baldin badu. 34 urte beteko ditu abenduan eta badu gogoa liderren alde lan egiteko eta gazteak bideratzeko. Begirunea irabazi du errepidean eta txirrindularitza maite du, baina azken gertaerak ez ditu gustuko. 2008. urteko Olinpiar Jokoetan Venezuelarekin aritzearekin amesten du, baina epe motzak nahiago ditu eta urtean urtekoaz besterik ez du pentsatzen.

­Derion, hiru orduko saioak egin dituzue, baina zu noiz hasi zara entrenatzen?

Apur bat lehenago hasi naiz, orain dela bi aste, joan den denboraldian goiz amaitu bainuen, Urkiolan. Horregatik, pisu gehiegi ez hartzeko hasi nintzen bizikletan.

­Gogoz hasi al zara?

Bai, bai, urtero bezalaxe.

­Hamabigarren denboraldia beteko duzu, zaila al da urtero gogo horiek berreskuratzea?

Urte bukaeran, Igorrekin kontratuari buruz hitz egiterakoan, horixe esan nion: nik urtebete nahi nuela, batez ere, gogoz amaitzeko. Zaila egiten da jarraitzea, gero eta presio gehiago dut eta lehia handiagoa dago. Behintzat, irrikaz amaitu nahi dut urtea eta, nahi izanez gero eta tokirik badut, beste urtebetez jarraitzea dut asmoa. Gustatuko litzaidake 2008ko Olinpiar Jokoetan aritzea. Baina, hori baino lehen, datorren denboraldia, 2007a, gogoz amaitzea; hala ez bada, ez naiz beste urtebetez gogo barik arituko.

­Beraz, ez duzu mugarik.

Ilusio handia daukat 2007. urteari begira; eta denboraldia bukatuta esango dizut zer bide hartuko dudan. Igorrekin egingo dut berba. Mementoz, hurrengoa bukatuko dut.

­Igor Gonzalez de Galdeanok esan du Unai Etxebarria eredua dela taldean.

Eskertzekoa da. Igorrekin lehiatu nintzen gaztetatik eta gela berean izan gara. Sekulako txirrindularia izan da, jarrera ona izan du beti nirekin, eta eredutzat ni ipintzea goraipatzekoa da. Oso pozik nago.

­Nola da Igor Zuzendaritzan?

Oso profesionala da. Talde indartsutik etorri dela igartzen da, oso metodikoa eta zuzena da. Proiektu luzea du aurrean, eta urtebete besterik ez du eman, denbora behar du.

­Zer deritzozu Igorrek osatu duen taldeari?

Mayo sekulako txirrindularia zen, baita Camaño ere. Galdos eta Astarloza, berriz, onak dira. Talde gaztea ikusten dut eta, beraz, beteranoak ahaleginduko gara, Samuel, Haimar eta beste batzuk. Asko ikasi behar dugu, oraingoz.

­Ezagutzen duzu zure plangintza?

Igorrek esan dit pozik dagoela nire lanarekin eta antzeko plangintza izango dut. Hori bai, lasaiago utziko nau eta itzuli txikiak eta klasikoak korrituko ditut, hau da, itzuli handietan ez naiz arituko beharrezkoa ez bada. Ondo deritzot.

­Azken bi urteetan ez duzu garaipenik lortu, taldeko lanera bideratu dituzu zure helburuak?

Nire burua beti izan dut taldeko txirrindularitzat. Edonola ere, beti izaten dira aukerak. Hain zuzen ere, aurten, ahal bada, saiatuko naiz irabazten eta etekina ateratzen. Gehienbat, UCI Pro Tourreko lasterketa garrantzitsuetan liderrak laguntzea izango litzateke nire lana.

­Bestetik, zelan ikusten duzu irakaslearen lana?

Ondo. Bai Laiseka bai ni beteranoenak gara, eta gazteei beti erakutsi behar zaie. Niri horixe gertatu zitzaidan, Aiarzaguenarengandik asko ikasi nuen, eta Iurretako taldean ere, esaterako, Leanizbarrutia izan nuen. Saiatzen naiz erakusten, gehienbat berri-berriei. Errieta egin behar da, hori bai, beti ondo hitz eginda eta bidea azaltzen. Egia esan, ez dut irakasle bezala ikusten nire burua, barrutik irteten da. Normala da.

­Aurten Igor Anton gazteari arreta berezia eskaini diozu.

Sekulako grina du eta oraindik asko ikasi behar du. Batez ere, txirrindularitzatik kanpo pertsona oso ona dela nabarmenduko nuke, erabat xumea da, eta ezaugarri hori ez da gehiegi ikusten.

­Txirrindularitzarekin lotutako azken gertaerak ez dituzu gustuko, ezta?

Dopin kontuak eta Puerto auziak zeresan asko eman dute. Gauzak oso gaizki egin dira. Arlo horretatik ere gogor egiten zait txirrindularitzan jarraitzea; zaleek berehala lotzen dute txirrindularitza eta dopina. Lardaskeria ikusgarria izan da. Txirrindularien izen ugari atera dituzte, ez, ordea, beste kirolarienak. Eta, orokorrean, kazetarien jokabidea ez zait gustatu, izen guztiak atera dituzue bakarrik inpaktua bilatzeko. Egoera tristea da eta horri buelta ematea ez da erraza izango, baina gauzak ondo egiten badira aurrera egingo dugula uste dut, hemendik urte batzuetara. Ziur asko, ni ez naiz egongo.

­Kontatuko dizkidazu Venezuelara egin duzun bidaiaren ezaugarriak?

Urriaren hasieran, Venezuela kriterium bat korritzera gonbidatu ninduten, eta hedabideekin ere egon nintzen. Guztira, hamar egun eman nituen, oso gustura. ADO antzeko plana egin nahi dute eta galdetu zidaten ea prest egongo nintzen Munduko Txapelketetan eta Joko Olinpikoetan parte hartzeko. Baietz esan nien, baina aurretiaz abisatzeko. Aurten ere, tarterik gabe deitu didate Salzburgon lehiatzeko, baina ez nuen ezer entrenatu eta nire ezkontza nuen.

­Eta zein baldintza dituzte?

Zaletasun asko dago, baina diru gutxi eta pobrezia. -



La plantilla naranja se volverá a concentrar en enero en Benidorm
U.I.

DERIO

La concentración del Euskaltel-Euskadi realizó ayer el entrenamiento más largo de los cuatro días que ha durado la concentración que ha diseñado Igor González de Galdeano en Derio. La primera parte de los compromisos del equipo y de la planificación de la temporada 2007 ha finalizado con éxito.

Los 30 ciclistas de la plantilla partieron ayer a las dos de la tarde hacia sus domicilios, tras cuatro días de entrenamientos más intensos de lo esperado por algunos. Asimismo, el secretario técnico naranja ha aprovechado bien el tiempo y los corredores han mantenido reuniones individuales con la dirección técnica para ultimar el calendario y los objetivos de cada uno cara a la próxima temporada.

Las habitaciones

El equipo ha estado hospedado en el Hotel Laia de Derio, junto al Parque Tecnológico de Bizkaia, y los corredores han estado distribuidos, por tanto, en quince habitaciones, en casi todos los casos por amistad y cercanía en cuanto a la edad y su procedencia.

Los veteranos Unai Etxebarria e Isasi han compartido habitación (109), así como Landaluze y Laiseka (103), los ermuarras Aitor Hernández y Galdos (112) y los navarros Alan Pérez y Verdugo (204). Cuatro nuevos fichajes han estado juntos, Bru y Velasco (202), por un lado, y los neos Aperribai y Lafuente (212), por otro.

En cuanto a los jefes de fila, lógicamente los Zubeldia han dormido juntos (104), Samuel Sánchez junto a Galparsoro (205) y Antón con Albizuri (105).

Los guipuzcoanos hacen piña, Irizar y Astarloza (201) y Aranaga e Iriondo (106).

Por último, los más jóvenes Fernández de Larrea y Luengo (110), Mayoz y Txurruka (206), Peña y Rubén Pérez (203) y Uribarri y Azanza (214) han estado juntos.

Punto y seguido

La próxima concentración del conjunto naranja será de una semana en Benidorm a mediados del próximo mes de enero. Antes, Zubeldia, Samuel Sánchez y Antón viajarán a principios de ese mes a San Diego (California) a entrenar en el túnel del viento.

El viaje estaba previsto para ayer, pero se suspendió a última hora por una avería técnica. Esta incidencia trastoca los planes de González de Galdeano y, sobre todo, retrasa la preparación de la contrarreloj, como mínimo algo más de un mes.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss