GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-12-03
Jon URRUSOLO | LAB
Tontxu, eta orain zer?

Lehenik eta behin irakaskuntza publikoko langileak zoriondu behar ditugu, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko grebak arrakastatsuak izan direlako, eta grebarako urratsa eman dutenean gauden moduan ezin deza- kegula jarraitu ozenki adierazi dutelako. Zuek serioak ez izan arren, langileok serio hartu beharko gaituzue. Grebara deitu duten lau sindikatu zoriondu behar ditugu ikastetxetan dagoen “malahostia” adierazteko bidea proposatu dutelako. Eta grebak arrakastatsuak izan dira, dugun errealitatearekin porrota grebak ez konbokatzea baitzen.

Eta orain zer? LABen uste dugu orain erantzukizuna Hezkuntza Sailarena dela, langileok dagoeneko hitz egin dugulako, eta Hezkuntza Sailari dagokio egoera desblokeatzeko proposamenak egitea. Eta hau guztia epe laburrean egin beharko du, bestela berriro ere Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako irakaskuntza publiko osoak mobilizazioak egingo ditu. Gatazka honetan Hezkuntza Sailaren pean dauden hiru kolektiboak aurkitzen gara: batetik, sukaldariak, garbitzaileak eta busetako langileak, bestetik heziketa berezian ari diren hezitzaileak, fisioak, terapeutak, eta azkenik irakasleak, funtzionario, laboral, eta ordezkoak.

Tontxuren talante negoziatzailean sukaldariak, garbitzaileak eta busetako langileak ez dira existitzen, beraren- tzat langile hauek ikusiezinak dira, oraindik kolektibo honen mahai negoziatzailea konbokatu ez baitu. Kolektibo hau %96 emakumez osatuta dago, eta berau da Jaurlaritzako kolektibo guztien artean gutxien kobratzen duena, formakuntzarako eskubidea ez duena, euskalduntzeko planik ez duena, gutxien kobratzen duen kolektiboa izanik bi ordutako lan eskaintzak dituena, bazkalkideen ratio eta garbiketako metroen jaitsiera eskatzen duena Š..

Heziketa Berezian, berriz, Hezkuntza Sailaren jarrera probokatzailetzat jotzen dugu. Kolektiboak planteatzen dituen arazoen aurrean mahai gainean jarri duen elementu bakarra OPEaren deialdia izan da, inongo sindikatuaren babesik jaso ez duen OPEa, eskainiko dituen lanpostuetatik %20 hizkuntza eskakizun gabekoak izango dituena. OPE honetarako planteatzen diren gaitegia, egutegia astakeriak dira. Bitartean, Hezkuntza Sailak negoziatzeko gainontzeko gaiak, soldaten igoera, lanaldiaren gutxiagotzea, ordezkoen uda kobraketa, erretiro saria, gizarte fondoa, alboraturik ditu. Eta irakasletzan, ia 30 bilera egin direnean Hezkuntza Sailak egiten duen eskaintza oso urrun dago egoera desblokeatzeko behar den proposamenetik: 55 urtetik gorakoentzat irakas orduen jaitsiera, egonkortasun akordioa, ratioen jaitsiera, lan baldintzen homologazioa, eros ahalmenaren berreskurapena, irakasle figura berrien ezarpena. Honi gehitu behar diogu ikastetxeetatik igortzen diren eskaerei kasurik ez egitea, eta ordezkapen kontratuarekin Hezkuntza Saila egiten ari den erabilpen maltzurra. Onargarria izan daitekeen proposamena egiten ez duten bitartean medioetan gizartea eta Hezkuntzako langileria nahasten saiatzen ari dira, inoiz baino hobeto gaudela (hauxe bera ere, funtzionarioen artean delegatu gehien duen sindikatuak, CCOOk, esaten du), irakasleriaren lan baldintzak hobetzea zaila dela. Honek adierazten du Hezkuntza Sailak ez duela ezagutzen ikastetxeetan dagoen egoera, irakasleen artean dagoen haserrea. Egun dagoen egoera ezin da gehiago luzatu, ikastetxe askotan berehalako interbentzioak beharrezkoak dira, tutore askok ezin dute gehiago eman.

LABek uste du Hezkuntza Sistemak transformatzailea, integratzailea eta berdintasunaren bermatzailea izan behar duela. Hezkuntza gizartea kohesionatzeko tresna izan daiteke, baina horretarako ezinbestekoa da halabeharrezko aurrekontuak hezkuntzara bideratzea, bestela orain arte bezala Hezkuntza Sailak kostu zeroko proposamenak egiten jarraituko du.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko irakaskuntzako langileak hiru greba egin ondoren posizio hobean aurkitzen gara negoziazio kolektiboa nahi dugun portura eramateko. Ira- kaskuntza publikoa eta gure lan baldintzen defentsan gure prestutasuna eta konpromezua azaldu ondoren, Hezkuntza Sailak badaki mahai negoziatzaileetan hitz egiteko dugun trebetasun handiagoaz edo txikiagoaz gain, milaka langileren babesa dugula.

Tontxu, orain zuen txanda da. Garbitzaileak, sukaldariak, busetako langileak, heziketa bereziko hezitzaileak, fisioak, terapeutak, irakasleak, zuen zain geratzen gara, hurrengo egun/asteetan konbokatuko dituzuen mahaietara negoziagarriak izan beharko duten proposamenen zain. Bestela berriro eskolak hutsik uzteko prest gaituzu, eta erantzukizuna, egun hauetan bezala, zuena izango da. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Ahotsak defiende el diálogo sin condiciones para avanzar
Iritzia
La igualdad, un pilar del proceso
Mundua
«Fidel, ochenta años y p’alante»
Kultura
Euskal Museoak bide berriari ekingo dio urtarriletik aitzin egoera zailetik ateratzeko
Kirolak
La final se aplaza al día 17 por un esguince de Barriola
Euskal Herria
Detienen a otros tres presuntos militantes de ETA en Labesserette
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss