GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gaurkoa 2006-12-03
Iratxe Esnaola Arribillaga - Informatikan ingeniaria
Euskara 2.0 tresnak

Web 2.0ren ia zerbitzu guztiak baditugu jada euskaraz. Interne- ten euskarazko teknologiak baditugu, beraz. Euskara 2.0, izatez, errealitatea da. Erabilpenean ez hainbeste. Ahal izan arren, ez gara euskaraz bizi Interneten. Badirudi zerbitzu hauek ez direla gehiegi ezagutzen Euskal Herriko offline komunitatean, ez baitira online behar adina erabiltzen. Edota beharbada euskaldunok ez gara oraindik konturatu teknologien munduan ere euska- raz bizi behar dugula, euskarak bizirik irauterik nahi badugu. Edo tresnak dira ezezagunak, edo erabilera linguistikoa ez da zuzena. Bata edota bestea. Baina biak dira aldatu beharrekoak: teknologien ezagutza sustatuz eta euskarazko zerbitzuen erabilera bermatuz.

Web 2.0 fenomenoaren barruan kokatzen diren zerbitzuek euskaraz mintzo diren bi ezaugarri nagusi dituzte amankomunean: Inter- net bidez atzituko ditugula eta web 2.0ren baloreak bultzatzen dituztela.

Baga. Web 2.0ren zerbitzuak Internet bidezko zerbitzuak dira. Alegia, ez dugu gure ordenagailuan ezer berezirik instalatu behar. Eta gainera, erabiltzen dugun sistema eragilearekiko (GNU/Linux, MAC, Windows, etab.) independentea da. Gauden lekuan gaudela Interneteko konexioa izatea nahikoa baita zerbitzu hauek erabiltzeko. Interneten aritzeko euskarazko nabigatzaile libre bat Firefox dugu. Hain ezaguna eta erabilia den Microsoften Internet Explorer nabigatzailearen alternatiba librea da. Gainera, duela hilabete Firefox 2.0 kaleratu zen, eta hau ere euskaraz dugu jada. [http://www.librezale.org/mozilla/firefox/].

Biga. Bestetik, eta logikoki, egungo Interneteko zerbitzuek web 2.0 kontzeptuak bere baitan biltzen dituen oinarriak barneratuak dituzte: partekatzea eta elkarlana bultzatuz. Eta erabiltzaileon indarra. Iniziatiba. Teknologia gure eskuetan jartzen dute: teknologia demokratizatzen dute. Informatika ezagutza handirik gabe Interneten erabiltzaile aktibo bihurtzea ahalbidetzen dute. Erraz, arin eta modu interaktiboan. Era guztietako eta helburu askotarako zerbitzuak ditugu web 2.0n. Guztiak gure zerbitzura. Guztiak gure zain. Noiz aktibatuko. Noiz ausartuko. Noiz Interneten euskaraz biziko. Hona horietako batzuk:

Blogak. webgune pertso-nalak dira normalean: gogoeta, hausnarketa edo egunerokoak biltzen dituzten Interneteko txoko aktiboak dira. Blogek informatika ezagutza minimoekin eta modu azkar eta erraz batean edukiak sortzeko aukera eskaintzen digute. Norbanakook nahi duguna idatz dezakegu: adierazpen askatasuna bermatzen digute. Eta idazten dugun hori guztia kronologikoki erakutsiko da Interneteko leihoan. Eta txokorik ezkutuenetatik irakurri ahal izango da. Baina bada ezaugarri garrantzitsuagorik. Blog batean idazten dugunari edozeinek erantzun diezaioke. Entzun eta erantzun. Eman eta hartu. Blogek elkarrizketa ahalbidetzen dute: iritzia eman daiteke, ezagutza partekatu, informazioa zabaldu. Sare sozial birtual-erreal bat sortuz. Blogak sortzeko euskarazko tresna bat www.blogari.net http: //www.blogari.net/> dugu.

Jario irakurleak [RSS]. Gure gustuko webgune eta blog guztiak biltzeko erabiltzen dira. Leku bakarrean bildu eta webgune eta blog horietan aldaketarik izan den edo ez adierazten digu. Alegia, jario irakurle batean interesgarri suertatzen zaizkigun webguneak bilduko ditugu. Eta zerbitzu honek webguneak eguneraketarik jasan duen edo ez jakinaraziko digu, azken sarrerak irakurtzeko aukera emanez. Modu erraz honetan, webgune bakar batean irakurtzen edo bisitatzen ditugun webgune guztiak metatuko ditugu. Metatu eta jarraitu. Aldaketa bakoitzaren jabe izango baikara. Euskarazko jario irakurle bat www.alesti.org http://www.alesti. org/> dugu.

Laster-markak. Horiek ere gure gustuko webgune guztiak biltzeko erabiltzen dira. Baina ez ditugu beren aldaketak kontrolatzen. Laster-marken kontua nabigatzaileetan hasi zen. Gustuko ditugun webguneak gure ordenagailuko nabigatzailean biltzen ditugu/genituen, Bookmarks (ingelesez), Favoritos (gaztelaniaz!) edota Laster-markak izenpean. Baina honek ere zentzu piskat galdu du. Etxetik atera eta ordenagailurik hartu ez badugu, gure laster-marken zerrenda berreskuratzea ezinezkoa zaigu. Baina Interneten bitartez denbora eta espazio dimentsiorik gabe gelditu den mundu globalizatu honetan gure gustuko webguneak gure ordenagailuko nabigatzailean izateak badu irtenbiderik. Gure gustuko webguneak Internet 2.0ko zerbitzuen bitartez gorde ditzakegu. Online, edozein lekutatik eta edozein unetan atzitu ahal ditzagun. Laster-markak online kudeatzeko euskarazko tresna bat www.bildu.net http: //www.bildu. net/> dugu.

Zerbitzu bereziak 2.0. Web 2.0k era askotako zerbitzuak eskaintzen dizkigu. Batzuk formalagoak, funtzionalagoak. Besteak bereziagoak, kuriosoagoak. Eta bada zerbait berria Euska-ra 2.0n: www.galdetu.com http://www.galdetu.com/> . Galdera eta erantzun artean sorturiko komunitate birtuala da galdetu.com http: //galdetu.com>. Zein da Bizkaiko herririk handiena? Zein da euskarazko tresna birtual erabiliena? Erabiltzaileok nahi ditugun galderak planteatzen ditugu. Eta beste erabiltzaile euskaldun guztiek erantzun dezakete. Bisitaldi bat merezi duen webgunea da, inondik ere.

Eta badaude gehiago. Askoz gehiago. Egon badaude. Baina erabiltzen ez diren bitartean ez dute ezertarako balio. Interneten, hemen eta orain, aktibo mantenduz funtzionarazten dugunak bakarrik balio du. Euskarazko tresnak baditugu. Erabiltzea falta zaigu. Eta euskaraz, noski. Bi urrats, eraba- ki bakarra: euskaraz erabili.

Anarik “Eszeptiokoarena” abestian dioen bezala: «(...) Erabaki bat hartu behar, bizitza horixe omen da-eta. Eta duda, duda lagun bezala erabili, ez oztopo bat bezala. Hobe omen da ez eginaz baino gaizki egindakoaz damutzea, atzekoari so eginez ikasi nola egin aurrera. Konturatu une hau jada pasatu dela, uneka xumeki-xumeki bizitza aurrera doala. Guztiaren eta ezerezaren artean ia alderik ez dela eta eszeptizismoa hiltzen hasteko era bat dela».

Horixe ba: erabaki. Teknologiak erabili edo ez erabili. Ikasi edo ez busti. Ausartu edo atzean gelditu. Hemen gelditu edota munduratu. Barneratu edo muzin egin. Teknologiak euskaraz erabili edo edonola erabili. Teknologiak hutsalak baitira. Gure erabiltzeko moduak bihurtuko ditu eraginkor, bihurtzekotan. Teknologien erabilera baita gure erabakia egoki eta zuzen bilakatuko duen ezaugarri bakarra: bizi euskaraz Interneten. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Ahotsak defiende el diálogo sin condiciones para avanzar
Iritzia
La igualdad, un pilar del proceso
Mundua
«Fidel, ochenta años y p’alante»
Kultura
Euskal Museoak bide berriari ekingo dio urtarriletik aitzin egoera zailetik ateratzeko
Kirolak
La final se aplaza al día 17 por un esguince de Barriola
Euskal Herria
Detienen a otros tres presuntos militantes de ETA en Labesserette
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss