Louis Dassance aisialdirako zentroa inauguratu berri dute Uztaritzen
UZTARITZE
Aisialdirako gunea eta ikastola aterpetzen dituen zentroa da Louis Dassance izenarekin bataiatu dutena. Atzo goizean estreinatu zuten, eta egitasmoaren arduradunek azaldu zutenez, Uztaritzeko ikastolari egoitza berri bat emateko egina izan da, non dena haurrentzako egokitua eta berriki egina izan den. Herriko Etxea da proiektuaren bultzatzailea, eta, argitutakoaren arabera, herrian zegoen ikastola zaharkitua gelditu zelako eman dute azken urrats hori.
Eraikin berriak 600 metro koadro inguru ditu, eta ikasturtean ikastolak erabiliko du. Oporretan, aisialdirako zentroa izango da, eta Herriko Etxeak aurreratu duenez, haurrei zuzendutako ekitaldiak antolatu ditu garai horretan, ez ikastolako umeentzako soilik, baizik eta herriko guztiei zuzenduta.
Eraikin berria Lapurdi zentroa izenez ezagutzen den tokian altxatu dute. Lota izeneko parkea eta jauregia ere badaude bertan, eskola publikoa eta zentro pribatu bat, eta hainbat zentrotako jantokia. Inguru horretan ikastoki guztiak elkartu nahi izan dituztela nabarmendu dute egitasmoaren arduradunek.
|