Usurbildarrak behar ditu Wazemankek esketxa grabatzeko
USURBIL.
Euskal Telebistako Wazemank saioko lagunek esketx berezia osatu nahi dute Gabonetarako, eta usurbildarren laguntza behar dute horretarako. Abenduaren 11n, arratsaldeko zazpi eta erdietan, kanpaikadak grabatuko dituzte Usurbilgo Herriko Plazan. Han izanen da astero-astero ingurukoak aztoratzen dituen atso bikotea, baita hain azkar eta hain modu berezian solastatzen den Mañukorta bertsolaria ere, saioko ikus-entzuleen harridurarako. Pertsonaia horiez gain, adin guztietako bizilagunak ere gonbidatu dituzte Wazemankekoek, denen artean urte berriari hasiera alaia emateko esketxa osatzeko.
|