GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-12-03
- Ohorezko Maila
Ordizia Bera Beraren gainetik agertu da
·Goierritarrak zelaian nagusi izan dira, eta eragozpenik gabe lortu dute garaipena

KITMAR 22

SPYRO BERA BERA 6

ORDIZIA

Kitmar Ordiziak irabazi zuen atzo Trevijanon jokatu zen gipuzkoarren arteko derbia. Goierritarrak dezente gehiago izan ziren, eta ongi merezitako garaipena lortu zuten.

Neurketa ez zen ikusgarria izan. Bi taldeek errespetu handiarekin ekin zioten norgehiagokari, baina lehen minutuetan donostiarrena zen baloiaren jabetza, eta estreinako minutu horiek ordiziarren zelaian jokatu ziren.

Apurka-apurka, ordea, etxeko taldea presio hori kentzen joan zen, eta hamalaugarren minutuan Villa argentinarrak aurreratu zituen urdinak zigor-kolpe bati esker. Hortik aurrera ere etxekoek jarraitu zuten nagusi izaten, baina entseguak egiteko ia aukerarik ez zuten egiten. Horrelakoetan gertatzen den moduan, ostikoek erabakitzen dituzte neurketak, eta Villak beste hiru jarraian gauzatu zituen. Hala, 12-0 aitzineratu ziren 32. minutuan.

Bera Berak ere nahi zuen, eta markagailua murrizteko modua egin zuen atsedenera joan aurretik, Buenok lortutako zigor bati esker. Bazirudien 12-3koarekin joango zirela atseden hartzera, baina azkeneko jokaldian Oskar Astarloak entsegua egin zuen ordiziarrentzat, eta Villak transformatu egin zuen.

Bigarren zatia hasi eta berehala Buenok beste zigor bat egin zuen, eta emaitza murriztu zuen (19-6). Hamahirugarren minutuan, Ordizia jokalari bat gutxiagorekin geratu zen, Isasik aurkari bati ukabilkada eman baitzion, eta epaileak txartel gorria erakutsi zion.

Spyro Bera Berak bazuen denbora, jokalari bat gehiago zuen, baina ez zuen ezer egin. Ordiziak markagailua alde zuenez, atzean eutsi nahi izan zion, baina donostiarrek ez zuten ezer egin. Gainera, Villak beste zigor bat lortu zuen, eta aldea handitu egin zuen etxekoen alde. Hala, partida erabakita gelditu zen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Ahotsak defiende el diálogo sin condiciones para avanzar
Iritzia
La igualdad, un pilar del proceso
Mundua
«Fidel, ochenta años y p’alante»
Kultura
Euskal Museoak bide berriari ekingo dio urtarriletik aitzin egoera zailetik ateratzeko
Kirolak
La final se aplaza al día 17 por un esguince de Barriola
Euskal Herria
Detienen a otros tres presuntos militantes de ETA en Labesserette
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss