GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-03
AHOTSAK-en ekimen jendetsua Bilbon
Emakumeen izaera hartu zuen Euskaldunak
Ahotsak-en proposamen berriak babes zabala lortu zuen Bilbon. Ekimenaren antolatzaileek Euskalduna Jauregiko areto nagusia jendez, batik bat emakumez, lepo bete zuten. Politikagintzako aurpegiak ez ezik, Euskal Herriko hainbat sektoretako jende anitz bildu zen Bizkaiko hiriburuan. Ekitaldiak ildo politiko eta kulturalak uztartu zituen, betiere emakumeen nortasunaren ukituarekin.

Euriak ez zuen kikildu Euskalduna Jauregira joateko asmoa zutenen gogoa. Ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago kongresu aretoaren atarian jada ilarak osatzen hasiak ziren. Ez zen mugimendua zegoen leku bakarra, Guggenheim-en alboan Bilboko presoek egindako artelanak erosteko beta baitzegoen.

Ahotsak-en egitasmoak ikusmina eta babesa lortu zuela ezin ukatu. Behin Euskaldunako ateak irekita aretoa betetzen joan baitzen. Sartzen ari zirenen artean, aurpegi ezagun asko ageri ziren; hainbat arlotako pertsona anitz bildu zen Euskaldunan. Hori bai, horien artean zein beste parte-hartzaile guztien artean, emakumezkoen ia erabateko presentzia nabaria zen. Aurpegi horien artean, politikagintzako izen asko izan ziren Euskaldunan, alderdien ordezkaritza zabala baitzegoen. Batasunaren aldetik, Joana Regueiro, Olatz Dañobeitia, Arantxa Santesteban, Rakel Peña, Ainara Armendariz, Aiora Epelde, Marije Fullaondo, Ana Lizarralde edota Jone Goirizelaia, Ezker Abertzaleko parlamentari Ane Auzmendi, Itziar Baztarrika eta Maite Aranburure ere han ziren.

Bestalde, EAko Nekane Alzelai, Esther Larrañaga, Jasone Iraragorri eta Begoña Lasagabaster, EAJren izenean, Miren Azkarate, Ana Agirre edota Margarita Uria, EBko Kontxi Bilbao eta Julia Madrazo, Aralarreko Aintzane Ezenarro edota Alderdi Sozialistako Ainhoa Aznarez eta Gemma Zabaleta egon ziren. Bestelako alorretako emakume ugariren presentzia ere aipatzekoa da. Sindikalgintzatik, LABeko Itziar Aiz- puruak, Olatz Arozenak eta Garbiñe Aranburuk nahiz ELAko Itziar Gabikak Ahotsak-ekin bat egin zuten. Feminismoaren ildotik, Bilgune Feministako Izaskun Guarrotxena edota Txaro Arteaga, Emakundeko zuzendari ohia izan ziren. Kirol ordezkariak ere ez ziren falta, Athleticeko presidente Ana Urkijo eta Nerea Onaindia jokalari ohia horren adibide.

Ekitaldia kulturaz blai

Jendez lepo beteta zegoen Euskaldunako areto nagusia, eta txalo-uholde bilakatu zen Ahotsak-en bultzatzaileak gela barruan sartu zirenean. Donostiako Zinemaldia balitz bezala, Edurne Ormazabalek aurkeztu zuen ekitaldia, eta bertan ikus-entzunezko proiekzioak zein jarduera kulturalak uztartu zituzten. Amaia Zubiriaren kanta batek, dantza ikuskizun batek eta Iratxe Ibarrak, Oihane Pereak eta Onintza Enbeitak antolatutako Bertso Kabaretak irriz eta kolorez jantzi zuten Euskalduna. Horrekin batera, Virginia Imaz pailazoak bildutakoak zutik eta dantzan jarri zituen.

Beraz, ukaezina da Euskaldunak emakume izaera eta indarra hartu zuela atzo Ahotsak-en eskutik. Jada, 5.000 ema- kume baino gehiagoren ahotsak bat egitea lortu dute. -



«Egoera aldatzeko gogoa dugu»

Nerea Onaindia - Athleticeko jokalari ohia

Kirol alorreko aurpegi ezagunetariko bat Nerea Onaindiarena zen. Athletic futbol taldeko kapitain ohiaren ustez, Ahotsak-en proiektuak «Euskal Herriko egoera aldatzeko emakumeen go-goa» ordezkatzen du. Gauzak horrela, Nerea Onain- diaren iritziz, «emakumezkoen eskubideak eta bal- dintzak hobetzeko eta de-fendatzeko tresna egokiak izan daitezke Ahotsak-en ekimen hauek».



«Emakumeon ekarpena da»

Ainara Rodriguez - Ikasle Abertzaleak

Adin guztietako emakumeak bildu ziren Euskaldunan, eta GARA horietako gazteenetariko batekin egon zen, IAko kide Ainara Rodriguezekin, hain zuzen. Haren aburuz, Ahotsak-ek atzo Bilbon egindako ekimena «nahiko garrantzitsua» da. «Azken batean, emakumeok kolektibo gisa abian den prozesu honetan gure ekarpena egingo dugulako. Beraz, bultzatzaile gisa benetan oso jarduera garrantzitsua da».



«Emakumeon papera gakoa da»

Nekane Jurado - Ekonomilaria

Irribarretsu, hala agertu zen Nekane Jurado GARAren galderen aurrean. Ekonomialari gasteiztarraren ustez, Ahotsak-ena «oso ekimen positiboa» da «im- passe egoera honetan»; izan ere, PSOEk kaleratu berri duen bideoan argi utzi du oso gutxi egiten ari dela». Juradoren ustez, gainera, emakumeek «paper gakoa» dute: «Izan ere, banatzen gaituenaren gainetik gaude ekimen honen bitartez».



«Bada garaia gure ahotsa entzuteko»

Teresa Toda - 19/98n auzipetua

«Beharrezkoa da gauzak mugiaraztea, emakumeon boterea oso indartsua da munduan, eta hori erabili beharra dago», horrela definitu zuen Teresa Todak Ahotsak-en ekimenera joateko arrazoia. Horrez gain, Todaren ustez, bada garaia emakumeen ahotsa entzuteko. Bestalde, Ahotsak-en inguruan Teresa Todak uste du erakutsi dutela aurrera egitea posible dela borondatea egonez gero.



«Jende ezberdina entzutera nator»

Helen Groome - EHNEko kidea

Ekitaldia hasi baino askoz lehenago iritsi zen EHNEko Helen Groome Euskaldunaren atarira. Gogotsu zegoela igartzen zitzaion. Groomen aburuz, Bilbon egoteko arrazoi nagusiak hauek ziren: «Hemen egiten saiatuko garena jende diferenteari entzun eta ulertzen saiatzea da. Horrekin batera, dauden adostasun puntuak bilatuko ditugu, eta ziur nago uste duguna baino gehiago egongo direla».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Ahotsak defiende el diálogo sin condiciones para avanzar
Iritzia
La igualdad, un pilar del proceso
Mundua
«Fidel, ochenta años y p’alante»
Kultura
Euskal Museoak bide berriari ekingo dio urtarriletik aitzin egoera zailetik ateratzeko
Kirolak
La final se aplaza al día 17 por un esguince de Barriola
Euskal Herria
Detienen a otros tres presuntos militantes de ETA en Labesserette
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss