GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-03
Gasteizko ezker abertzaleak ekitaldi jendetsua egin du hauteskundeei begira
«Indarrak biltzeko garaia. Orain ezker abertzalea» leloa zuen Guridi zinemetako oholtzak. Oholtzari begira, 300 bat lagun beren buruarekin daukaten «zorra» kitatzen hasi, eta Gasteizek izan behar duen etorkizuna marrazten hasi ziren. Heldu diren herri hauteskundeen karietara emandako lehen urratsa izan zen atzoko ekitaldi jendetsua.

GASTEIZ

Azken lau urteotako «erresistentzia zikloari» bukaera eman, eta hiriak behar duen etorkizuna eraikitzeko lehen pausoa eman zuen atzo Gasteizko ezker abertzaleak, Guridi zinemetako areto nagusian egindako ekitaldi jendetsuan.

Leporaino bete zuten aretoa deialdiari erantzun zioten 300 lagunek, Txema Matanzas hizlariak nabarmendu zuen bezala, hitzordu «garrantzitsua» zen horretan. Izan ere, udaberriko hauteskundeei begira egindako ekitaldi politikoa izanagatik, ikuspegi ezkertiar eta abertzaletik datozen urteetan Gasteizek izan beharko lukeen eredua marraztu zuten bildutakoek.

Ildo horretan, baldintzarik txarrenetan egindako lana gogoan hartu eta txalotu zuten, baina aurrera begirako ekitaldia izan zen atzokoa. Eta aurrera begira, hauteskundeak dira lehen mugarria. «Zalantzarik ez daukagu hauteskundeetan egongo garela ­adierazi zuen Matanzasek­, ez dakit nola, eta ez dit axola ez jakiteak ere, baina ziur egongo garela, gu garelako alternatiba bakarra».

Onartu zuen testuinguru politiko orokorrak udaberrian gertatuko dena baldintzatuko duela, baina, «prozesuarekin gerta- tzen dena gertatzen dela», berretsi zuen ezker abertzalearen konpromisoa zela hauteskundeetan egoteko eta hiria aldatzeko lanean jarraitzea.

Lan horretan azken urteetan jardun dutenak eta heldu direnetan arituko direnak oholtzara igo ziren orduan, eta «orain ezker abertzalea» leloa erakutsi ostean Eusko Gudariak abestuz bukatu zuten ekitaldia.



Emozioa eta zirrara ia lau urte hauetan egindako lana gogoratzerakoan

GASTEIZ

Ia lau urte hauetan Gasteiz Izan herri plataformaren eledun lanak bete dituzten Amparo Lasheras eta Blanca Martinez de San Vicente izan ziren atzoko ekitaldian hitza hartzen lehenak, eta denbora honetan guztian egindako ibilbidea gogora ekarri zuten.

«‘Izan zirelako gara, garelako izango dira’. Esaldi horrekin hasi zuen bidea Gasteiz Izanek», azaldu zien bildutakoei Martinez de San Vicentek, eta aipatu zuen herri ekimenaren xedea izan zela Justizia espainolak Batasuna legez kanpo uztean egindako «bidegabekeriari erantzutea». «Mailu berarekin kolpatu gintuzten gu ere, baina, hala ere, milaka eta milaka gasteiztarrek babesa eman ziguten», nabarmendu zuen.

Une «gazi-gozoak» bizi izan dituztela adierazi zuten bi eledun abertzaleek, eta horietako une batzuk ikusteko aukera izan zuten bideo emanaldi baten laguntzaz. Txaloak, barreak eta emozioa eragin zituen bideo horrek denen artean.

«Ez da erraza izan ­aitortu zuen Lasherasek­ baina futsezko ideian asmatu dugu, eta funtsezkoena zen amore ez ematea». Hori esanda, Gasteiz Izanen egitasmoa posible egin duten lagun guztiei eskerrak eman zizkieten, eta haiei eta bildutako denei zuzenduz, zera adierazi zuten: «Zuekin guztiekin batera, bide berri hau egiten hasi nahi dugu».



«Zuek zarete etorkizuna»

GASTEIZ

Hasier Arraiz mahaikidea ere oholtza gainera igo zen. Handik gogor deitoratu zuen PSOE eta EAJ alderdiek darabilten ibilbidea, eta bereziki salatu zuen euskal gazteriaren kontra azken aste eta egunetan izandako oldarraldi errepresiboa. «Nahikoa da! Euskal gazteria da herri honen etorkizuna, eta ordua da behingoz bakean utz dezaten», adierazi zuen eledun abertzaleak. Ildo horretan, astelehenean Madrilen epaituko dituzten hamahiru gasteiztarrak eta azken egunetan atxilotutako auzokide gazteak gogoan izan zituen, eta babesa eta elkartasuna helarazi zien ezker abertzalearen izenean. «Zuek zarete etorkizuna. Bihotza bero, burua hotz, segi horrela, segi borrokan, segi antolakuntzan», bukatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Ahotsak defiende el diálogo sin condiciones para avanzar
Iritzia
La igualdad, un pilar del proceso
Mundua
«Fidel, ochenta ańos y p’alante»
Kultura
Euskal Museoak bide berriari ekingo dio urtarriletik aitzin egoera zailetik ateratzeko
Kirolak
La final se aplaza al día 17 por un esguince de Barriola
Euskal Herria
Detienen a otros tres presuntos militantes de ETA en Labesserette
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss