GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-03
IAk ikasleei dei egin die A-6an «ezer ospa ez dezaten»
·Klasera joateko edota Herri Eskoletan parte hartzeko eguna dela adierazi du

Abenduaren 6a Konstituzio espainolaren eguna da, eta, horrenbestez, «ospatzeko ezer ez» dagoela uste dute Ikasle Abertzaleek. Azken urteetako dinamikari jarraiki eta «fruituak jasotzen» jarraitzeko asmoz, dei egin zieten atzo euskal ikasleei egun horretan «jairik egin ez» eta klasera joan daitezen, edota Herri Eskoletan parte har dezaten.

BILBO

Ikasle Abertzaleek prentsaurrekoa eman zuten atzo Bilbon, abenduaren 6ko «jai egun inposatuaren» harira. Hain justu, horren gainean duela hamar urte ekimena abian jarri zutela gogorarazi zuten: «1996an hainbat ikastetxek ateak ireki zituzten, eta Konstituzio espainolaren egunean Euskal Herriko lehenengo desobedientzia ekitaldia egin zuten. Hala, ordutik makina bat ikastetxe zabaldu izan dituzte intsumisio jarrera hartuta, eta egutegi propioaren aldarrikapenarekin. Herri Eskolak antolatu izan dira, ira-kaskuntza ofizialak eskaintzen ez dituen edukiak landuz eta ohiko eredu pedagogikoari muzin eginez».

Alabaina, IAren helburua Herri Eskoletatik harago doala nabarmendu nahi izan zuten. Zehazki, Euskal Herriak egutegi propioa izatea dela xedea agertu zuten ikasle antolakundeko ordezkariek. Zentzu horretan, azken urteetan «pauso handiak» eman direla gaineratu zuten, lauzpabost ikastetxe «ofizialki irekitzea» lortu baita. Ildo horri eusteko borondatea azaldu zuten agerraldian, eta gainerako ikastetxe eta fakultateetan «ateak ireki» eta Herri Eskolak egitearena.

Eskola horiek, egun batez bederen, «Euskal Eskola Nazionala irudikatzeko» baliatu izan dituela azaldu zuen IAk:«Euska- ra erabiliz, Euskal Herria ikasiz, eredu pedagogiko aurrerakoiak bultzatuz, ikasleez gain herritar guztiei ikastetxeetako ateak zabalduz...». Eta aurtengoei begira, honako gaiak jorratuko dituela aurreratu zuen:«Ikasle mugimenduaren historia, Bologna Prozesua, ikasleon eskubideen urraketaren gaineko ariketa, Euskal Curriculuma, Eskolak Euskaldundu dinamika eta Hezkuntza Akordioa».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Ahotsak defiende el diálogo sin condiciones para avanzar
Iritzia
La igualdad, un pilar del proceso
Mundua
«Fidel, ochenta años y p’alante»
Kultura
Euskal Museoak bide berriari ekingo dio urtarriletik aitzin egoera zailetik ateratzeko
Kirolak
La final se aplaza al día 17 por un esguince de Barriola
Euskal Herria
Detienen a otros tres presuntos militantes de ETA en Labesserette
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss