GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-05
«Jarrai-Haika-Segi» auziaren aurka Durangon ostegunean

BILBO

Urtarrilera arte atzeratu dute «Jarrai-Haika-Segi» auziko epaiaren aurkako helegiteei buruzko erabakia, baina gazte independentistek ez dute zain geratu nahi. Atzo jakinarazi zutenez, ostegunean manifestaziora deitu dute Durangon, 18.00etan hasita, han egingo den Azoka gunetik.

«Ekinbide horren bidez, gure ustez, azken 25 urteotan euskal gazteriaren defentsan egindako lan eskerga guztia zigortu nahi dute. Euskal Herriaren independentziaren eta sozialismoaren aldeko borroka zigortu nahi dute», nabarmendu dute manifestazio horren bultzatzaileek.

Bide batez, «manifestatzeko eskubidea» errespetatua izan dadila eskatu dute mobilizazio horri begira. Hala, euskal gazteei, eta, oro har, euskal gizarteari, Durangora joan eta ekimenean parte hartzeko deia egin diete.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sainete para la pesadilla que no acaba
Kirolak
Diputación dará 830.000 euros anuales para la cantera
Euskal Herria
«La decisión popular no puede estar cautiva de la Constitución», subraya LAB
Jendartea
Escasos recursos para corregir políticas
Mundua
Chávez logra su tercer mandato con una victoria incuestionable
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss