GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-12-05
Sindikatuek benetako negoziazioa exijitu diote Lakuako Hezkuntzari
·Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian egindako grebek erantzun zabala izan zutela nabarmendu zuten

BILBO

STEE-EILAS, ELA, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariek benetako negoziazioa exijitu zioten atzo Hezkuntza Sailari, eta datorren astelehenera- ko deituta dagoen bilerara oinarrizko aldarrikapenak eramango dituztela iragarri zuten.Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian hezkuntza publiko ez unibertsitarioko arloan egindako grebek izan zuten «erantzun sendoa eta zabala» negoziaziorako gakoa izango direla nabarmendu ostean, bilera horretako emaitzak gustuko ez badira, berriro mobilizazioetara deituko dutela iragarri zuten aipatu sindikatuek.

Eskola publikoaren defentsan eta lan baldintzen hobetzeko eginiko hiru greba egunetan, hezkuntzako langileen %75ek baino gehiagok parte hartu zutela esan zuten, eta arloan dagoen haserrea agerian utzi zutela gaineratu zuten. Nabarmendu zutenez, eskolak eta institutuak hezkuntza «kalitate oso ona» eskaintzen dute, baina egunez egun sektoreko langileek egin beharreko «aparteko lanari» esker. «Administrazioa, berriz, arazo estrukturalak partxeen bidez konpondu nahian dabil, eta 2003tik hona makina bat batzar egin ostean, zero kostuko negoziazioa eskuratu nahi du». Datorren urterako aurkeztutako aurrekontuetan, hezkuntzara bideratutako diru inbertsioek behera egin dutela esan zuten.

«Gustu txarrekoa da Hezkuntza Sailak greba ez babesteko erabiltzen dituen azalpen defendaezinetan eskola birtual bat aurkeztea ­irakasleko 7 ikaslerekin­. Horri etorri eta aurkitzeko esan beharko litzaioke».

Era berean, Lakuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako egoera sozio-ekonomikoa Europar Batasuneko herri aurreratuenekin alderatzen duela gogorarazi zuen, baina gaineratu zuten hezkuntzari dagokionean «okerrago dauden Estatuko beste hainbat autonomia erkidegorekin» egiten duela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sainete para la pesadilla que no acaba
Kirolak
Diputación dará 830.000 euros anuales para la cantera
Euskal Herria
«La decisión popular no puede estar cautiva de la Constitución», subraya LAB
Jendartea
Escasos recursos para corregir políticas
Mundua
Chávez logra su tercer mandato con una victoria incuestionable
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss