- Lerro hockeya
Artzak Angeluko taldeak bigarren amaitu du Europako Kopan
DONOSTIA
Artzak Angeluko taldeak bigarren amaitu du joan den asteburuan Angelun bertan jokatu den Europako Txapelketan. Iaz ere lehen postuetan amaitu zuen, baina aurten, etxean jokatuta, irabazteko itxaropen osoa zuten.Finalean, ordea, Rethel taldea izan zuten, eta angeluarrek 3 eta 6 galdu zuten, 2.000 ikusleren aurrean. Finaleko lehen zatia oso orekatua izan zen, nahiz eta lehen minutuetan etxekoak nagusi izan ziren. Lehen lau minutuetan hiru gol egin zituzten Couraudek, Dimetek, eta Ladonnek, eta 3-0 aitzineratu ziren. Partida bikain hasi zuten, baina atsedenera joan aurretik kanpotarrek neurketa berdindu egin zuten. Bigarren zatian, Rethel hobea izan zen, eta beste hiru gol egin zituzten. Hala, Europako txapela segurtatu zuten, lapurtarren kalterako.
|