- Izotz hockeya
Hormadik azken minutuetan soilik estutu du Caen taldea
DONOSTIA
Denboraldi kaskarra eginez jarraitzen du Hormadi Angelukoak. Azkeneko jardunaldian 4 eta 2 galdu zuen Caenen zelaian, eta sailkapeneko zuloan jarraitzen du. Partida oso gaizki hasi zen lapurtarrentzat, neurketa hasi eta lehen jokaldian etxeko taldeak lehen gola egin baitzuen.Hotzean harrapatu zituzten gorri-berdeak, eta kosta egin zitzaien horri buelta ematea. Hala ere, lehen zatiko azkeneko minutuetan jokoa zertxobait hobetu zuten. Bigarren zatian ere etxeko taldea izan zen onena, eta 2-0koa lortu zuen. Azkeneko zatia hasi eta jarraian Fevreauk egin zuen euskaldunen gola, eta Marechalek berdindu egin zuen. Hormadik zailena egin zuen, partida berdintzea, baina ez ziren horri eusteko gai izan, eta 4-2 galdu zuten.
|