- Berezkoen Superprestigioa
Waltarik eta Loquillok ez dute eman espero zena
·Mexikarrak eta kubatarrak gabezia dezente erakutsi dituzte
DONOSTIA
Loquillo Lopez mexikarra eta Waltari kubatarra berezkoen Superprestioan izan dira. Mexikarrak lehen faseko kanporaketa bat jokatu zuen, baina estreinakoan joan zen kalera Kurutxariren aurka galduta. Kubatarra, berriz, bigarren faseko ligaxkan hasi da, baina lehen partida galdu egin du Etxetorekin. Oraindik finalean izateko aukera badu, baina oso zaila izango du. Sorhueti irabazi beharko dio igandean, eta azkeneko jardunaldian gertatzen dena ikusi.Zaleek uste baino maila apalagoan ibili dira, eta halaxe dela onartu zuen Jean Michel Idiartek, EPB enpresako arduradunak: «Waltarik egiten duena ikusi behar dugu, beste partida bat geratzen baitzaio, eta seguru nago igandean saiatuko dela zerbait egiten. Egia da jendeak gehiago espero zuela, baina gauzak ikusi behar dira. Waltarik joko berezia dauka, eta hemengo pilotariak ezustean harrapatu zituen hasieran. Gainera, bere aurka irabazteko ezer ez zuten eta galtzeko asko, eta presio horrekin jokatu zuten. Behin nola jokatzen duen ikusita, gabeziak topatu dizkiote, besterik ez, ikasteko balioko dio», esan zuen. Izan ere, bere ustez asko hobetu beharra dauka: «Gauza bat amateurrekin jokatzea da, eta bestea profesional onenekin. Waltarik errestoan asko hobetu beharra dauka. Hamabost kintze sartu dizkiote jokaldi horrekin, eta horrela ezin da irabazi. Ezkerra ere hobetu beharra dauka», esan zuen idiartek. Loquillori buruz zera esan zuen: «Hark ere errestoa asko hobetu beharra dauka. Sekulako sake pila sartu zizkion Kurutxarik, eta hori Andde sakatzailea ez dela. Airez ere ikasi beharra dauka». Bi horiek EBBn izan dezaketen etorkizunari buruz, berriz, honako hau esan zuen: «Waltarirekin hizketan ari gara, eta gure asmoa gurekin datozen hiru urterako kontratua sinatzea da. Loquillo Mexikon da, baina itzuliko da, eta harekin ere hizketan ari gara.Bere kasuan, ordea, entrenatzera ekarriko dugu, eta ikusi egin nahi dugu bere joko mailak zer egiten duen. Hala ere, ongi badoa, berarekin ere akordioren bat lortu nahi dugu», baieztatu zuen Jean Michel Idiartek.
Actualidad
Leiza y Otxandorena resisten el
bombardeo
Leiza y Otxandorena resistieron al recital de pelotazos de Patxi Ruiz en su reaparición. El zaguero de Oronoz-Mugairi contuvo muy bien al de Lizarra y Leiza defendió con acierto los remates de Saralegi fruto del dominio de Patxi Ruiz en un encuentro de casi hora y media y que discurrió parejo con iniciativa colorada (6-3, 11-8, 18-16) con mini-voltereta final (18-21 y 20-22). La final de la jaula de Segunda, este
sábado A pesar de que Apezetxea mostró su intención de solicitar un aplazamiento de la final, ésta se disputará finalmente el próximo sábado. El de Goizueta, que batió al favorito Zubieta en la rama de Aspe (22-9) se enfrenta al campeón de Asegarce Aratz Mendizabal, que batió a Oier Mendizabal por 22-13.
|