GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-05
AEBetan ezagututako lagun eta tokiak erretratatu ditu Edorta Jimenezek
Edorta Jimenez birritan joan da Ameriketako Estatu Batuetara (AEB). 2002an abiatu zen lehen aldiz, eta 2005. urtean bigarrenez. Bidaia horietan ezagutu zuen jendea eta ikusitako parajeak erretratatu ditu «Koioteren arrastoa» izenburuarekin argitaratu duen kontakizunen bilduman. Besteak beste, indigenen errealitatera hurbiltzen du irakurlea.

BILBO

Estatu Batuetako erradiografia egin duEdorta Jimenezek ‘‘Koioteren arrastoa’’ liburuan. Kalifornia, Nevada, Idaho eta Coloradora eginiko bidaietan jasotako informazioarekin osatu du erretratua.

Gorka Arrese Susako editoreak lagunduta aurkeztu zuen atzo idazle mundakarrak lan berria Bilboko Gatazka gunean. Arresek gogora ekarri zuen aurtengo DurangokoEuskal Liburu eta Disko Azokak bidaiak izango dituela gai nagusitzat, eta, hala izanik, Edorta Jimenezen liburuak bere ekarpena egingo dio alde horretatik Landakoko aurtengo ekitaldiari.

Editoreak aipatu zuen Edorta Jimenezena ez dela nolanahiko bidaia liburua: ez dio alderdi bakar bati erreparatzen, eta ez da bere kontakizunen protagonista; bisitatutako errealitatearen argazki oso bat ematen saiatu da. Kalifornia, Nevada, Idaho eta Coloradon turista antropologo bat izan da, «baina zentzurik sortzaileenean», Susako ordezkariaren esanetan. Ezagututako jendea, bisitatutako lekuak eta sinesmenak dira hiru osagai nagusiak. «Liburu oso humanoa da», esan zuen.

Indigenak nola bizi diren ezagutuko du ‘‘Koioteren arrastoa’’ren irakurleak. Euskaldun amerikanoak agertzen dira orrialdeetan barna, Renoko unibertsitateko giroa, mormoien jai bat, emakumearen paperari ere erreferentzia egiten dio, baina, batez ere, Paiute eta Ni Mi Pui herri indigenen kezkak eta sinesmenak idatzi ditu egileak. Populazio txikia da, eta beren lurraldeetan sakabanatuta bizi dira. «Beren patu tristea gaur nola bizi duten kontatzen zaigu», iragarri zuen Arresek. Liburuarekin hango errealitateari begiratzeko eta hura ulertzeko giltza eskaini nahi du idazleak. «Beste begirada bat eskaintzen diot irakurleari», azaldu zuen egileak.

Edorta Jimenezek aitortu zuen indioak ezagutzea oso gogorra egin zitzaiola, beren bizi baldintzengatik. Hala ere, turista pribilegiatutzat izan du bere burua haiekin egon delako, euskaldun baten etxean bizi izan delako eta euskaraz hitz egin duelako Ameriketan zela. Mormoiekin ere bizi izan da, indioen alboan lo egin du, eta Hemingwayen lagun batekin izan da; alegia, normalean turistak sartzen ez diren tokiak zapaldu dituelako sentitzen da hala.

Han zela Koioteren istorioa kontatu zioten. «Ipuin zoragarria da», aipatu zuen. Munduaren sorrera azaltzen du horrek. Horri erreferentzia egiten dio liburuaren izenburuak.

Liburuko gertakizun guztiak errealitatean oinarritutakoak dira, bat izan ezik. Pertsonaia bakarra da asmatutakoa, egiazkoa ez dena.

Liburua bi partetan banatua dago. Lehenak 2002an eginiko bidaiari dagozkion sei kontakizun dakartza. Bigarrenak, berriz, 2005eko bidaiako 5 ipuin eta erreportaje bat.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sainete para la pesadilla que no acaba
Kirolak
Diputación dará 830.000 euros anuales para la cantera
Euskal Herria
«La decisión popular no puede estar cautiva de la Constitución», subraya LAB
Jendartea
Escasos recursos para corregir políticas
Mundua
Chávez logra su tercer mandato con una victoria incuestionable
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss