GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-05
Norton Klubak gaur emango du aurkezpen kontzertua Plateruenan
Iaz estreinatu zuen Mikel Gorosabel eibartarrak proiektu berria, baita zigilu independentea ere (Barne Records). Norton Klub taldea «Kale Artean» CDarekin ezagutarazi zuen musikariak, eta oraingoan bigarren lana dakar «Klub-a» izenaren pean. Hitzak Asier Serranorekin batera landu ditu oraingoan ere. Rock estiloko sei abestiz osatutako diskoa da, eta funk eta elektronika doinuak ere nahasten ditu. Lanaren aurkezpen kontzertua gaur izango da Durangoko Plateruenan.

DURANGO

Ezinezkoa zaio Nortoni (Mikel Gorosabel) musikarik gabe bizitzea. Urteetako ibilbide luzea egin du musikari eibartarrak orain artean. Hainbat taldetako kide izan da, baita musikari, hitzen egile nahiz abeslaria ere. E.H. Sukarra talde mitikoaz geroztik, Lorelei egitasmoa abiatu zuen Asier Serranoren ahotsarekin batera, eta iaz Norton Klub izenarekin bere bakarkako lehen proiektua aurkeztu zuen. “Kale artean” diskoaz geroztik, oraingoan bigarrena kaleratu berri du Nortonen laukoteak; “Klub-a”.

Lan berria sei kantak osatzen dute, eta rock estiloari eusten dio, zenbait doinuren zertzeladaz janzten bada ere. «Aurreko lanaren estilo beretik doa hau ere ­azaldu zuen atzo Nortonek­. Rocka da oinarria, hobekien ezagutzen dudan doinua baita, baina horrez gain, pop, funk eta elektronika erritmoak ere badaude. Bi gitarra, bateria eta ahotsa ditugu taldean, eta, ondorioz, talde organikoa da gurea».

Nortonen beraren ahotsaz gain, Sergio Rodriguez aritzen da baterian, Mikel Irisarri baxuan eta Aintzira Gorosabel gitarran; azken hori abeslariaren arreba da. Onartu beharra du Nortonek musikagatik sentitzen duen lilurak familian duela jatorria. Irribarretsu zera komentatu zuen: «Aitak soinua jotzen zuen eta amak, berriz, abesbatzan abesten zuen; arreba nagusiak piano karrera egin du; Aitor Su ta Garreko abeslaria da eta Aintzirak ere gitarra jotzen du».

Hitzak, oraingo honetan ere, Nortonek egin ditu, Asier Serrano lagun eta ohiko kolaboratzailearekin. «Gai sozialak dira. Beti mugitu gara horietan ­esan zuen­. Gaur egun ateratzen zaidana egin dut. Gustuko dudana». Bere ustez bigarren diskoarekin Norton Klubak sendotasuna lortuko du.

Iazko emanaldi marka hautsi nahian

Urtebete igaro da Norton Klubaren «Kale Artean» estreinako lana argitaratu zutenetik. Iaz 14 bat kontzertu eman zituen taldeak, eta aurten marka hori hautsi nahian dabiltza «Klub-a» diskoaren. Oraingoz, gaurkoaz gain 21ean Bilborocken (Bilbo) eta Akelarren (Iruńea) emanaldiak eskainiko ditu taldeak. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sainete para la pesadilla que no acaba
Kirolak
Diputación dará 830.000 euros anuales para la cantera
Euskal Herria
«La decisión popular no puede estar cautiva de la Constitución», subraya LAB
Jendartea
Escasos recursos para corregir políticas
Mundua
Chávez logra su tercer mandato con una victoria incuestionable
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss