BABn Klimaren Lurralde Plana abian jarriko dute
·Hasteko, berotegi-efektua duten gasen diagnostiko bat egingo dute hiri elkargoan 2007. urtean
BAIONA
Baiona, Angelu eta Biarrizko hiri-elkargoak 1998an sinatu zuen Ingurumenaren Karta garatuko du Klimaren Lurralde Plana abian jarrita. Berotegi-efektua sortzen duten gasen botatzea 1990eko mailara txikitzea hitzartu du Estatu frantsesak Kyotoko Protokoloa sinatzean, eta horren betetzeko udal eta hiri-elkargoek izan ditzaketen eskumenak garatuz CABABek lanean hastea erabaki du.Plangintza estrategikorako baliabidea da Klimaren Lurralde Plana, eta horrekin eskualdean berotegi-efektua sortzen duten jarduerak zehaztu nahi dituzte. 2007an «Karbono balantze» izenez ezagutuko den berotegi-efektua duten gasen diagnostikoa eginen du hiri-elkargoak. Diagnostikoaren bitartez udalen ekintzek zuzenki edo zeharka sortzen dituzten emisioak neurtzea ahalbidetuko da. Emisio kopuruen hierarkia ezarri ondoren, epe motz eta ertainean plangintza estrategikoak egingo dituzte. Balantzearen bitartez biztanleak eta enpresariak gaiaren inguruan sentikortu nahi dituzte.
|