GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-05
Ohantzea haurtzaindegia finantzazio egokia izateko mobilizatuko da

URRUÑA

Abenduaren 6a protesta eguna izanen da Urruñako Ohantzea haurtzaindegian. Zentroko langileak eta bertako haurren gurasoek arratsaldeko bostetan itxiera sinbolikoa eginen dute. Haurtzaindegia normalean zazpietan ixten badute ere, egun horretan bi ordu lehenago ateak itxiko ditu, finantzazio egokia izan ezean gertatuko zaiena adieraztearren.

Duela urtebete inguru Ohantzea elkarteak sortu zuen haurtzaindegia, baina geroztik CAFk (Familia-Sorospenen Kutxa) zerbitzugintza zenbatzeko era aldatu du. Horrek zentroan hartzen dituzten haurren kopurua nabarmen igotzea ekarri du (iaz 38 haur zituzten eta aurten 50), eta, gainera, zentroaren finantza egoera zalantza egoeran ezarri du.

CAFk ezarri duen zerbitzu bakarrak (PSU) haurtzaindegi asko egoera kaskarrean ezarri ditu, baina Urruñako Ohantzearen kasua berezia da, hango ordezkari Agnes Izagirrek azaldu zuenez: «Beste haurtzaindegi batzuek arazo bera dute, baina ezberdintasuna da Urruñakoa izan dela haurren kopuruan halako igoera izan duen bakarra».

Ohantzea zentroko Zuzendaritzak CAFeko ordezkariekin bilkurak egin ditu, eta negoziaketek aurrera jarraitzen dute. Alabaina, asteazkeneko mobilizazio horrekin zera lortu nahi dute: «Bilkurak arintzea eta gurasoak gurekin daudela adieraztea. Aldi berean muturreraino joateko prest gaudela erakutsi nahi dugu», adierazi zuen Izagirrek. «CAFeko ordezkariek argi ikusi dute arazoaren jatorria ez zetorrela zentroaren kudeaketa okerretik, eta negoziaketetara irekiak aurkeztu dira» argitu zuen Agnes Izagirrek.

Urruñako Herriko Etxearen laguntza jaso badute ere zentroaren biziraupenerako derrigorrezkoa da CAFen diru-laguntza.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sainete para la pesadilla que no acaba
Kirolak
Diputación dará 830.000 euros anuales para la cantera
Euskal Herria
«La decisión popular no puede estar cautiva de la Constitución», subraya LAB
Jendartea
Escasos recursos para corregir políticas
Mundua
Chávez logra su tercer mandato con una victoria incuestionable
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss