TVPIk Kanalduderen emanaldiak emitituko ditu
ALDUDE
Lapurdiko kostaldean Nafarroa Beherean eginiko emankizunak ikusi ahal izanen dira TVPIk eta Kanaldudek sinatutako hitzarmenari esker. Abenduaren 8an eta 15ean arratsaldeko zazpietatik bederatzietara eta abenduaren 24 eta 31n arratsaldeko zazpietatik aitzin Aldu- deko telebista parte-hartzaileak egindako emankizunak emitituko ditu TVPIk.Abenduaren 8an bezperan grabatutako Banamag emankizuna izanen da ikusgai, eta erreportajeak eta elkarrizketak aurkeztuko diren bi orduz. Abenduaren 15a kirol eguna izanen da, non Nafarroa Behereko kirolen gertakizunak aipatuko diren. Abenduaren 24an eta 31n Kanalduden 2006an eginiko hoberena emitituko dute Baionatik. Kanaldudek abenduaren 7, 14 eta 21ean grabatuko dituzten emankizunetarako publikoa bilatzen du.
|