GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-05
Zornotza Eginez-ek Zelaietako aparkalekua txarretsi du w Udalak eta Herri Ekimenak negoziatu egin behar dutela erran du
Zornotza Eginez udal taldeak ez du onartzen lurpeko aparkalekua Zelaieta parkean egiterik, eta bertze aukera batzuk azter ditzatela exijitu du; Azpiri, Kaitanako Udalaren biltoki zaharra eta ondoko aparkalekua eta Ogenbarrenako Mamoleria, adibidez. Behin aukera horiek mahai gainean paratuta, beharrezkoa irizten dio Udalak eta Herri Ekimenak hausnartzeari eta negoziatzeari, Zelaieta parkeko arazoa konpontze aldera.

ZORNOTZA

Zornotzako Udaleko EAJ eta EA alderdiek Zelaieta parkea eraldatu nahi dute, eta bertan lurpeko aparkalekua eraikitzeko asmoa dute. Proiektu horiek direla-eta, azken boladan bizilagunak arduratuta daudela ikusi du Zornotza Eginez-ek, eta Herri Ekimenak prozesu osoan iritzia eman ahal izan dezan lan eginen duela ziurtatu du.

«Denok dakigu aparkalekuak behar direla, eta arazo horri erantzutea ezinbestekoa dela. Hala eta guztiz ere, obra bortitza eta traumatikoa izango da Zelaietan aparkaleku erraldoia egitea», adierazi du Zornotza Eginez-ek. Udal talde horren arabera, hainbat zuhaitz botatzeaz gainera, Zelaieta zentro inauguratu berriko bulegoak, pilotalekua, liburutegia, ludoteka eta gainerako ekipamenduak kaltetuko lituzkete proiektua gauzatuz gero, baita osasun-etxeko zerbitzuak, saltokiak eta inguruko etxeetako bizilagunak ere.

«Herritarrak nekatuta daude hainbeste obrarekin, eta lurpeko aparkalekua eginez gero eta parkearen gainaldea eraldatuz gero neurririk gabe ugarituko lirateke zarata, hautsa eta kamioiak. Hiru urtez egongo litzateke parkea hankaz gora, lanak luzatzen ez badira, behinik behin», jakinarazi du Udaleko taldeak.

Horregatik guztiagatik, Zornotza Eginez-ek gaitzetsi egin du lurpeko aparkalekua Zelaieta parkean egitea, eta bertze aukera batzuk ere badirela baieztatu du; Azpiri, Kaitanako Udalaren biltoki zaharra eta ondoko aparkalekua eta Ogenbarrenako Mamoleria, errate baterako. Talde horren iritziz, aparkaleku hori da Zelaietako arazoaren muina, eta horri heldu behar zaio bertze deusi baino lehenago.

Parkearen erreformaren gainean ere mintzatu da Zornotza Eginez, eta Topaketa proiektu zabalaren barrenean kokatu du. «Dagoeneko izan ditu aldaketa batzuk. Hasieran ez bezala, orain bada kioskorik. Gerora ere berritasunak izango dira, baina ez zaigu iruditzen larritzeko arrazoirik dagoenik, denok ados jar gaitezkeela pentsatzen baitugu. Hori da gure asmoa».

Ezinbestekotzat jotzen du Udalak eta Herri Ekimenak gaiaren inguruan «lasaitasunez eta soseguz» hausnartzea eta negoziatzea, parkearen erreformaz solastatu eta zer egin adosteko. Horretarako, ordea, beharrezkoa iruditzen zaio aurretik Zelaietako lurpeko aparkalekua txarrestea eta gainerako aukerak mahai gainean paratzea. «Deigarria da Nafarroa zentro azpian dauden laurogei tokiak aprobetxatu eta kudeatu gabe daudela oraindik», salatu du.

Azkenik, Zornotza Eginez-en planteamenduaren aurrean zer jarrera duten argi azaltzeko eskatu die Udal Gobernuari eta Herri Ekimenari. Lehenik, Zelaietako lurpeko aparkalekuaren gainean, eta bigarrenik, lehenengo puntu hori txarretsi eta alboratzen bada, parkearen gainaldearen erreformari buruz negoziatzeko duten borondatearen inguruan.

Zornotzarrak kezkatuta daudela sumatzen du udal taldeak, eta, beraz, Herri Ekimenari laguntzeko borondate irmoa agertu du, prozesu guztian iritzia eman ahal izan dezan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sainete para la pesadilla que no acaba
Kirolak
Diputación dará 830.000 euros anuales para la cantera
Euskal Herria
«La decisión popular no puede estar cautiva de la Constitución», subraya LAB
Jendartea
Escasos recursos para corregir políticas
Mundua
Chávez logra su tercer mandato con una victoria incuestionable
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss