GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-05
Etxerat-ek PSOEri:«Gaixorik dauden gure senideak zertarako daude preso?»
Bilboko PSEren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin zuen atzo Etxerat-ek. Bertan ohartarazi zuen ez duela onartuko Zapateroren Gobernuak euskal preso politikoak xantaiarako erabiltzen jarraitzea. Guztien eskubideak errespeta ditzala exijitu, eta sakabanaketak, edota gaixo dauden presoak kartzelan izateak zertarako balio duen galdetu zuten.

BILBO

Etxerat-ek deituta, ehun lagun inguru bildu ziren atzo Bilboko PSEren egoitzaren aurrean «PSOE xantaiarik ez. Euskal Herrira, etxeratzeko» lelopean. Zapateroren Gobernuari exijitu zioten euskal preso politikoak «xantaia egiteko» ez ditzala erabili, eta haien eskubideak errespeta ditzala.

«Ezin dugu onartu eta ez dugu onartuko preso dauden gure senideak xantaia egiteko erabiltzen jarraitzea», ohartarazi zuen Jone Artola Etxerat-eko kideak. Gainera, euskal preso politiko guztien eskubideak «behingoz errespeta ditzala» eskatu zion PSOEri. «Eskubide horiek inoiz ez dituzte errespetatu, ezta Madrilen dagoen Gobernuak ere», salatu zuen.

Zerrenda luzea dela esan zuen Artolak. Iñaki de Juana euskal preso politikoak «espetxe zigorra beteta izan arren», giltzapetuta jarraitzen duela gogorarazi zuen, eta, Jose Mari Sagarduiren edota Jon Agirreren kasuak ere aipatu zituen; kartzelan 26 eta 25 urte daramatzate, hurrenez hurren. «Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatu arte jarraitu ahal dugu», agertu zuen.

Sakabanaketaren, isolamenduaren edota gaixorik dauden presoak kartzelan izatearen arrazoia ere galdetu zuen Etxerat-ek, hainbat kartelen bidez. «Zergatik? Zertarako?», itaun egin zioten PSOEren Gobernuari. Hainbat solidariok Euskal Herriratzearen aldeko zapiak atera zituzten, eta De Juanaren argazkiak ere erakutsi zituzten. Gose-greba mugagabean dagoela gogoarazi zuten.

Hortaz, eta Askatasunak martxan jarritako ekimen ibiltariaren barruan aste honetan Durangaldean gose-greban dauden 16 lagunen (Zornotzan 8 eta Durangon beste 8) izenean, bi lagunek hartu zuten hitza atzoko elkarretaratzean. PSOEri exijitu zion Euskal Herriari «xantaia» gehiagorik ez egiteko. Gose-grebara eraman dituzten eskaerak bete ditzala eskatu zion Iker Alberdik Zapate- roren Gobernuari, gose-grebalarien izenean.

Eskaera horiek zeintzuk diren ere gogora ekarri zuen komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan: gaixotasun larriak dauzkaten presoak kaleratzea, espetxe zigorra beterik duten presoak kaleratzea eta euskal presoak, dagozkien eskubide guztiekin, Euskal Herrira bueltatzea.



«Dos años después de Karmele, la dispersión puede volver a matar»

BARAÑAIN

Vecinos de Barañain han convocado una concentración a las 12.00 de mañana para recordar que se cumplen dos años desde que Karmele Solaguren perdió la vida cuando acudía junto a José Luis Gerra para visitar al hijo de ambos, Ekain, preso en Alcalá-Meco. Ayer no sólo denunciaron lo ocurrido entonces, sino que recalcaron que «la política penitenciaria puede volver a asesinar en cualquier momento» y de hecho así ha sido ya en este 2006 con Igor Angulo y Roberto Sáinz.

En la rueda de prensa estuvieron presentes tanto José Luis como Ekain Gerra, que fue excarcelado después, y se citó la situación del preso Iñaki de Juana como «el ejemplo más claro de que la política penitenciaria es una política de guerra y de chantaje. Pero están muy equivocados si siguen pensando que la represión es la solución», añadieron.

Señalaron directamente al PSOE, de quien dijeron que «sabe muy bien cuál es su responsabilidad en la muerte de Karmele. Por eso lo siguen silenciando y poniendo trabas a quienes se posicionan en contra de su política carcelaria, por eso siguen mandando a la Guardia Civil, como pasó el viernes pasado cuando agentes de paisano persiguieron por las calles de Barañain con su arma de fuego en la mano e identificaron a quienes colocaban carteles llamando a la concentración por Karmele», narraron.

La movilización no sólo denunciará las responsabilidades, sino que trasladará un nítido mensaje positivo: «Los vecinos y vecinas de Barañain queremos una solución democrática al conflicto político y armado que sufre este pueblo».

«Zuena da gidaliburua», erantzun diote Patxi Lopezi

«Gure senideek torturak salatzen dituztenean, hala delako da». Hitz horiekin erantzun zion atzo Jone Artola Etxerat-eko kideak Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiaren larunbateko hitzei. Lopezek orduan ziurtatu zuen «gidaliburuan» jarrita dagoela atxilotutakoan torturak salatzea, eta ondorioz gogor kritikatu zuen Gasteizko Legebiltzarrak ostiralean hartutako akordioa. Horren aurrean zera erantzun zuen Artolak: «Gure senideek torturatuak izan direla diotenean, torturatuak izan direlako da. Tratua zuzena denean ere esaten dute. Gidaliburua zuek daukazue». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sainete para la pesadilla que no acaba
Kirolak
Diputación dará 830.000 euros anuales para la cantera
Euskal Herria
«La decisión popular no puede estar cautiva de la Constitución», subraya LAB
Jendartea
Escasos recursos para corregir políticas
Mundua
Chávez logra su tercer mandato con una victoria incuestionable
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss