GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-12
2007an hasi nahi dute A-63 bidea zabaltzen

BAIONA

Biriatu eta Ondres artean dauden 40 kilometroetan A-63 autobidea zabaltzeko egitasmoak aurrerapauso bat eman du. Landetako eta Pirinio Atlantikoetako prefetek aurretiko inkestak egiteko datak ezarri dituzte ASFk (Frantzia Hegoaldeko Autobideak) emandako txostenak aztertu eta gero. Inkesten emaitzak itxaron behar badira ere, ASFko ordezkariek zabaltze lanak 2007ko udazkenean hasi ahal izango direla espero dutela adierazi dute. Lanak 2015erako bukatu nahi ditu autobideen enpresak.

Aurretiko inkesta urriaren 16tik otsailaren 28a arte egingo dute, eta garai horretan inkestaren egileak autobidea pasatzen den herrietako herriko etxe ia guztietan ezarriko dira baliagarritasun publikoko inkesta antolatzeko. Azken inkesta horrek eremu oso ezberdinak aztertu beharko ditu egitasmoaren baliagarritasuna eta bideragarritasuna aztertzeko. Esate baterako, urari buruzko ikerketa egingo dute. Baionan A-63a eta A-64a lotzeko pentsatua dagoen tokian departamental 1 bidea berriz sailkatzea ere aztertu beharko dute inkestaren egileek. Partzela inkesta ere egin beharko dute herriz herri. Autobidea zabaltzeak eragingo dituen lurren jabe guztiengana joan beharko dute informatzera.

Lehen fasean Biriatutik Donibane Lohizunera lan egingo dute eta Baiona eta Biarritz artean; bigarren fasean, Donibane Lohizunetik Biarritzera eta Baionatik Ondresera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
El genocida no recibirá funerales de Estado y sólo será despedido con honores militares
Kirolak
«Sin compromisos, no hay apoyo»
Mundua
La UE congela parcialmente la adhesión turca
Euskal Herria
Campusetara ere heldu da presoen aldeko ekimena
Jendartea
Unicef constata que la igualdad de género es prioritaria para el progreso humano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss